2022ko ekainak 27
Oinarri arauemaileak, 2022ko udalekuei dirulaguntzak emateko

Deialdiaren baldintzak:
- Barañainen bizi eta erroldan, gutxienez, eskaera egindako egunetik urtebeteko antzinatasuna duten neska-mutilentzako.
- 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzat (2006 eta 2014 urteen artean jaiotakoak).
- Udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago iraun beharko du.
- Barañaingo Udalak soilik lagunduko du diruz udaleku bakarra, pertsona bakoitzeko eta urteko, eta ez dira onartuko izaera bereko jarduerengatiko eskaerak baldin eta gainerako arloengandik jaso badute.
Oinarrietan zehazten diren baldintzak bete beharko dira (behen atxikituta).
ESKAERAK NON, NOIZ ARTE eta NOLA AURKEZTU:
- Eskaerak non aurkeztu: Instantzia orokorra erabilita aurkeztu behar da eskaera, Herritarrak Hartzeko Bulegoan edo erregistro elektronikoaren bidez.
- Eskabideak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epealdia 2022kouztailaren 15etik irailaren 15era izanen da.
- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskabidea, Barañaingo Udalaren eredu ofizialarekin bat datorrena. Udalekuetan parte hartu duenaren amaren, aitaren edo bere izenean ari den ordezkariaren izena agertuko da.
- Udalekura joan ahal izateko erakunde antolatzaileari egindako transferentzia edo ordainketaren frogagiria. Ordainketaren agindu-emailea, erakunde onuraduna eta ordainketakontzeptua agertu beharko dira.
- Erakunde antolatzaileak eginiko udalekuko asistentzia egiaztagiria, jardueren egitarauarekin batera.
- Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak Barañainen erroldatuta daudela, eta Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean dituztela ere bai.
- Dagokion ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, aurkeztu den eskaera-orri ofizialean agertzen den eskatzailearen izen berean.
Dirulaguntzaren kopuruak ez du, inolaz ere, udalekuaren prezioaren % 50etik gora egingo, eta gehienez ere 125 euro emango dira.
Oinarriak: Bases campamentos 2022