Parte hartzeko prozesua, Lakuko Kuborako.
Herriko bizilagunen proposamenak jaso nahi ditu Barañaingo Udalaren Hirigintza, Etxebizitza eta Iraunkortasunerako arloak. “Lakuko Kuboa” bezala ezagutzen dugun guneari erabilera berri bat aurkitzea da xedea.
Eraikuntza horrek hainbat urte daramatza geldituta, eta, fase horri amaiera ematea da prozesu honen helburua.
Eskatzen dizkizuegun proposamenek jaso dezakete egun duen egitura edo, aukera hori baztertu eta, erabat berria den planteamendua egin. Prozesuan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira; adinez nagusia izatea eta Udalaren erroldan agertzea. Proposamenak bidaltzeko epealdia: urtarrilaren 25etik martxoaren 10era.
Hori guztia eta gero, arloko langileek aztertuko dituzte jasotako proposamenak, ekonomiaren ikuspegitik eta parametro teknikoetan oinarrituta. Bukatzeko, eta 2018ko apirilean, jendaurreko kontsulta bat bideratuko da, proiektua aukeratzeko azken hautaketa gauzatzeko, Hirigintza batzordeak baloratutako, gutxienez, 3 eta, gehienez, 5 proiektu hoberenekin.
Proposamenari fitxategiak erantsi nahi izatekotan, info@baranain.com helbidera bideratu ditzakezu proposamenean agertzen diren izen-deitura berberak adieraziz.
Izan ere, egiaztatu eginen da geroago egilea Barañainen erroldatuta dagoela eta 18 urtetik gorakoa dela. Baldintza horiek bete ezean, baliogabetu eginen da proposamena.
0