Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Lakuaren parkerako proiektuaren hautaketa

Prozesua_lakua

Proiektua hautatzeko epea: Martxoaren 27tik Apiliaren 2ra.
Botoa eman ahal izateko, ezinbestekoa da erroldaturik egotea.
Gutxienez 16 urte izatea derrigorrezkoa da bozkatu ahal izateko.
Pertsona bakoitzak gehienez ere 3 proiektu aukeratu ditzake.

PROIEKTUAPROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
HEGAZTIAKHegaztien inguruko informazioa duten panelak jartzea.
Informazio gehiago
KIROLAKAparailuak eta barrak dituen entrenamendu eremua. Parkour fitness. Antxintxiketari eskainitako eta ibilbide ezberdinak erakusten duen panela, ohizko distantziak ezartzen dituena, bizkortasun serieak entrenatu ahal izateko. Kirol ekipamendua.
Informazio gehiago
HAURRENTZAKO PARKEAHaur-jolastokiaren egokitzapena eta hobekuntza.
Informazio gehiago
PIPICAN-ZIRKUITUATxakurrentzako Pipican-a eta kirol zirkuitua.
Informazio gehiago
PETANKAPetanka eremua.
Informazio gehiago
ERKIDEGOAKKomunitateen lakua. Europako herria.
Informazio gehiago
ANFITEATROAREN HOBEKUNTZAAnfiateatroaren tokiaren egokitzapena eta hobekuntza.
Informazio gehiago
IPUINAKLakuaren eta ipuinen parkea. Etxola txikitxo bat jartzea, liburu eta literaturarentzako elkargune bezala.
Informazio gehiago
IRLALakuaren irlaren egokitzapen eta hobekuntza.
Informazio gehiago
INTERPRETAZIO ZENTROAFauna eta landaretza sortzeko interpretazio zentroa. Energia berriztagarriak interpretatzeko zentroa.
ESPALOIA ZABALDUArrosondo eremua kentzea eta espaloia zabaltzea.
Informazio gehiago
PUTZUAK KONPONDUParkea dagoen bezala uztea. Euria egiten duenean sortzen diren ur putzu arazoak konpontzea.
Informazio gehiago

Proiektuei buruzko informazio gehiago

Hegaztien inguruko informazioa duten panelak jartzea:
Parketik zehar pasieran, espezie oso ezberdinetakoak diren hegaztiak ikustea posible da. Hauen ezagutzan sakondu ahal izateko panel bat ipintzea proposatzen dut, hegazti bakoitzaren argazkiarekin, bere espezie eta bere izenekin, zuhaitzen izena duen panel bat dagoen bezala. Nik fruituak dituzten zuhaitzak landatzea proposatuko nuke, elorri zuria bezalakoak, hegazti migratzaileak zein bertakoak elika daitezen eta Barañaindarrok hauek ikusiz disfrutatu ahal izan dezagun. Hegazti hauetaz eta bere ohiturez informatzen duen panel bat ipiniko nuke. Belatz gorri edo hontz zuriari zuzendutako kaxa-habia bat jarriko nuke lakuko irlan ere. Lehenengoak, balkoi batzuetako loreontzietan hazi ditu txitak dagoeneko eta harrapakari natural bezala, parkea kontserbatzen lagunduko du, satorrek toki berdeetan zuloak egitea ekidituz. Gainera, espezie hau ikusi ahal izatea ikuskizun bat izango litzateke (heldu zein gaztetxoentzat), adibidez harmailetatik, hiritarrek familia honen bizitza segi ahal izanez. Uste dut distantzia nahikoa eta lasaitasuna dagoela, kabia beraientzat hartu izan dezaten. Zuhaixkak leku zehatzetan jarriko nituzke, zuzenduriko inausiarekin, hegaztientzat erabilgarriak izan daitezen baina ikusgaitasunik gabeko lekuan sortu gabe.

Aparailuak eta barrak dituen entrenamendu eremua. Parkour fitness. Antxintxiketari eskainitako eta ibilbide ezberdinak erakusten duen panela, ohizko distantziak ezartzen dituena, bizkortasun serieak entrenatu ahal izateko. Kirol ekipamendua.
Aparailuak eta barrak dituen entrenamendu eremu bat jartrzea.

Parkour fitness Skate eremuan: trebetasunari, elastikotasunari, eta abarri buruzko atalak biltzen ditu. Aterperik gabeko nolabaiteko gimnasio bat da, batez ere, jende gaztearentzat.

Baldintza onetan dagoen entrenamendu-parke bat izatea, ezin hobea izango litzateke. Argaren ondoan dagoen parkea oso zaharra da. Zenbait aparailu eta barra zenbait alditan konponduak izan dira, eta beste batzuk, egurrezkoak izatean, denboraren aztarna ageri dute eta ez daude baldintza hoberenetan. Eta zer esanik ez, euria egiten duenean lokatzez betetzen direla, belar gainean eginda baitaude. Baina hala ere, beti dago jendea berau erabiltzen. Dagoen parke motaren inguruan, pertsona nagusientzako makinak dituztenak, zoritxarrez, hutsik egoten dira (ez dut inoiz inor horiek erabiltzen ikusi), nahi eta, bistan dago, bi motakoak izatea izango litzatekela hoberena: eremu bat adin gehiago duten jendearentzat, eta barrak dituen beste bat, jende gazteagoarentzat (edo nahi duenarentzat).

Nik, egurats zabaleko entrenamenduari eskainitako espazio baten eraiketaren ideia, bultzatuko nuke ere. Ariketa fisikoak pertsonei ekartzen dizkien onurak ugariak dira, eta zorionez, aire zabalean eta dohainik egin ahal izateak, gure herrialdean, azken urteetan gero eta gehiago bultzatzen den pribilegioa da. Nafarroan dagoen adibideetako bat, Soto de Lezkairuko Tenis klubaren ondoan dagoen “Emakumeen Parkea” da. Pasieran ibiltzera animatzen duen toki bat da eta hiru eremu dituena. Bat txikienentzako (txirrista eta abarrekin), beste bat adinduentzat (ariketak egiteko makinak) eta calistenia edo Street Workout deitzen den esparru bat, guztiok ezagutzen eta Iruñerriko leku ezberdinetan ikusi izan ditugun barra, espaldera eta plataformekin, non gorputzaren pisua erabiltzen den ariketa fisikoa egiten dutenen ongizatea areagotzeko, flexio, abdominal eta hainbat ariketekin. Madrilgo “Parque del retiro” bezalako leku batean egon naiz, eta ariketa mota hauetarako baldintzak dituen parke bat, eta aldi beran, adin guztietako hainbeste jende ikusteak, ongizate eta norbere pertsonaren gainditze giro bat ekarriko luke ingurura, eta Barañainentzeko, hainbeste biztanle dituen udalerri batentzako ere, oso ondo legoke. Gustua ematen du, Argako ibai-parkera jaisteak eta adindun jendea bere flexio edo abdominalak egiten ikusteak, edo gazteak, Youtube bidez ikus daitezkeen balentria fisiko guzti horiek egiten 🙂

Parkean kirol-ekipamendu gehiago jarri, ondorengoa ipiniz: pare bat futbol ate (“porteria”), boleibol sare bat, saskibaloi saskiak, beisbol zelai bat, ping pong mahai finkoak.

Zuhaitzetan jarri izan den panelaren antzeko bat egitea, baina antxintxiketari eskainita. Lakuaren plano batean oinarrituko litzateke, ohizko bizkortasun serieak entrenatu ahal izateko: 100 metro, 200, 400, 500 eta 1.000. Aipatutako distantziak, adierazten dituzten lurrean eginiko marka batzuez lagunduta, etorriko lirateke. Panelaren beste aldean, entrenamendu “eredugarriak” ipin daitezke, egin eta hobetu nahi duenarentzat. Adibidez, indarra irabazi nahi duenarentzat: 400 metroko 10 serie, 3 minutuko atsedenarekin serie baten eta bestearen artean. Lagunak atletismo sekzioko entrenatzaileek, BRÑ, auzoko zaleek edo lasterketen mundutxo hau ezagutzen dutenek lagun lezakete berau egiten.

Haur-jolastokiaren egokitzapena eta hobekuntza
Haur-parkeko zabuak berriztea.

Umetxoen zabu Kubotik hurbilago jarriko nituzke, errepidetik eta skate eremutik urruntzeko. Haur-jolas esparruko umeak skate lekuan sartzea ekidituko lukeen hesi bat jartzea ondo legoke. Modu honetan, haur-jolastokien instalazio-mantenu UNE araua betetzen saia zitekeen ere.

Txakurrentzako Pipican-a eta kirol zirkuitua
Parkeko eremu bat hesitzea txakurrentzako pipican bat egiteko eta modu honetan, parkeko edozein tokitan sorpresarik ez aurkitzeko edo guztia txakur pixez beteta egon ez dadin.

Txakurrentzako kirol zirkuitua.

Petanka eremua
Petanka eremu bat sortzea, parke sarreran, hondarra dagoen lekuan, San Juan sua egiten den tokian

Komunitateen lakua. Europako herria
Proposamen modular bat da, oinarrizkoenetik has daitekeena eta urteetan zehar handitzen joan daitekeena. Erkidego Autonomo bakoitzari eskainitako eremuak sortzean datza. Erkidego bakoitzeko florarekin has daiteke eta gero hauxe zabal liteke miniaturazko erliebea sortuz, “miniaturazko eraikinak”, fauna… honez gain, Lagunak-en atzetik, jauntasunaren bidetik eta baratzetatik pasatzen den ibilbide bat integratu liteke. Eremu honetan, Europako herrialdeen araberako lekuak kokatu genitzake. Informazioa duten afixekin, leku osotik pasatzen diren ibilbide ugari egin zitezkeen.

Anfiateatroaren tokiaren egokitzapena eta hobekuntza
Eszenatoki eta antzeko zerbait era etengabean jartzea. Anfiteatroaren lekuan, kontzertuetarako karpa bat jarriz, euria eta zarata ekiditeko.

Lakuaren eta ipuinen parkea. Etxola txikitxo bat jartzea, liburu eta literaturarentzako elkargune bezala
Parkeko zuhaitz bakoitzari istorio bat esleitzea nahi da eta herriko zuhaitz guztietara zabal liteke. Nire proposamenak zera egin nahi du: lekuko haur ipuin toki bat sortzea, bai gaztelaniaz zein euskaraz urtero egiten den ipuin lehiaketa irabazten dutenen istorioekin. Istorio klasikoak. Betidanikoak. -asmaturiko edo benetakoak diren kondairak, Baraiñainez edo Bañaindarrez hitz egiten dutenak. Barañaingo pertsonaia ospetsuak. Beraien bizitzan zehar, herriko irudia hobetzen lagundu duten pertsonak. Barañainen kokaturiko etekinik gogorik gabeko elkarteak. -Artistak, kirolariak,…- Eta abar luze bat, auzokide guztien gustura. Hasierako gastua minimoa izango litzateke. Arbola bakoitzean plaka batekin, eta istorio guztiak biltzen eta ibilbide bat markatzen duen editatutako liburu batekin nahiko izango litzateke.

Jendea dagoeneko irakurrita dituen liburuak eraman ditzake edo interesatzen zaion beste bat har dezake, edo hortxe bertan irakurri. Leku egokia, lakuaren behatokia izan daiteke edo jarlekuetatik hurbil dagoen beste toki bat, bertan eseri eta irakurtzeko. Kultura eta literaturarentzat toki izango litzateke.

Lakuaren irlaren egokitzapen eta hobekuntza
Nire proposamena lakuko urmaela pixka bat moldatzea da. Nire proposamena, lakuaren irlari itxura politago eta naturalago bat ematen izaten liteke, modu honetan ahateentzat, azken urteetan etorri eta ezarri direnak, eskuragarriagoa eta errazago eginez (nire ustez, inkilino hauek ikustea guztioi gustatzen zaigu). Ahate hauen umaldi garaian jaio berri diren txitentzat uretatik lur irmora, irla inguratzen duen hormigoizko ertza oso garaia baita hauentzat, eta lur egonkorrera igotzeko zailtasunak dituzte. Nire ustez, hau konpon daiteke (era errazean), eta gainera irlari itxura natural eta politagoa emango lioke!! Nuek, ertz gainetik doan brodatu metaliko horia kenduko nuke (nire ustetan oso itxusi gelditzen den zerbait da) eta irla inguratzen duen hormigoizko ertz guzti hori pikatuko nuke (kolpekari batekin pikatzea era errazean, besterik gabe), honela irudi natural eta errazago bat emanez ahate eta bere ahatetxoak igo daitezen. Eta gero, azken ukitua emango nioke ur-bazterra sakabanaturiko harriez betez (mendi haitzak eusteko erabiltzen diren handi horiez). Uste dut honek, asko hobetuko lukeela lakuarenganako gure bista eta bertan kokatzea erabaki duten animalien gozamena. Eta honetan inbertitu beharko litzatekeen dirua oso kostu gutxikoa izango litzateke.

Arrosondo eremua kentzea eta espaloia zabaltzea
Arrosondo eremua kentzea eta espaloiaren zabalera handitzea. Arrosondoak errepideko erdibitzailera mugi daitezke, arrosondozko mardulak sortuz urkien artean. Igarotze asko duen espaloia da eta erlatiboki estua. Lakuaren itxura ere hobetuko litzake hormigoizko harresia kenduz. Arrosondoak erdibitzailera lekuz aldatzeak, etorbidea hobetuko luke eta arrosa lapurretak gutxituko lituzke. Espaloiaren zabalera handituz, txorkozko erkien adaburuei zabalera handiago eman ahal izango litzateke.

Parkea dagoen bezala uztea. Euria egiten duenean sortzen diren ur putzu arazoak konpontzea
Barañaingo espazio berde handia da. Euri gehiegi egiten duenean, tokiko zenbait kaletan sortzen diren ur putzu arazoak konpondu. Oinarrizkoa den zerbait da

Volver arriba