2024an gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia
Subvenciones
Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2024ko ekainaren 10an hartutako erabakiaren bidez, Gizarte Ekintzaren arloan 2024an jarduerak garatzen dituzten erakundeei eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia onartu da.
Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Udaletxe Plaza z/g, Barañain) eskuratu ahal izango dira, edo www.baranain.es web-orriaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalak da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.