Kultura – Sarituak, 2014ko XIX. “Barañain Hiria” Argazki lehiaketan.

October 29, 2014

Lehiaketako Epaimahaiak eman du jada epaia; hartara, gonbita luzatzen dizuegu lan sarituak eta haien egileen izenak ikus eta ezagut ditzazuen. Barañaingo Udalak Argazki Lehiaketa hau antolatzen du Ramon Trancheroren omenez; Barañaingo argazkilari honi (2008an zendua) esker ona erakusteko argazkigintzan egin zuen lanarengatik -guztia dohaintzan emana udalerri honi-. Lehiaketa hau, guztira, 3.500 euroko balioa duten hiru sarirekin hornituta dago (1.500 € 1.sarituarentzat, 1.000 € 2. sarituarentzat, 1.000 € “Berdintasunaren Alde” sarituarentzat).

SARITUAK XIX. ARGAZKI LEHIAKETAN

Ikus lehiaketaren oinarriak:

CUL-CertamenFotografico2014ArgazkiLehiaketa

CUL-BasesCertamenFotografico2014Oinarriak

Ikus 2014ko XIX. “Barañain Hiria” Argazki Lehiaketaren oinarriak

>>Gonbita luzatzen dizugu gure KULTURA orria ezagutzeko


<< atzera