CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 19a
aquí esta la fecha

Autobideak
Autobiak
Errepide nazionalak
Sakatu Barañain gainean eremua handitzeko.
Barañain Iruñerrian kokatuta dago, eta muga egiten du Nafarroako Foru Erkidegoko hiriburuarekin. Kanpotik etorrita, sarbiderik ohikoena A-15 autobidea da, Barañain mendebaldetik inguratzen duen autobidea alegia.
Iruñako erdigunetik (hiriko zentrotik) etortzeko, Armada etorbidea hartu erreferentzia gisa.
A15 autobidetik (Nafarroa hegoaldea - Zaragoza - Madril): hartu Lizarrako 88 irteera - Logroño - Iruña, N-111 jarraituta Iruñarako norabidean, eta Arostegi etorbidean sartu. Zuzen segi lehendabiziko semafororarte, Nafarroako Unibertsitatearen errepideko bidegurutzean biratu eta Etxabakoitz - Barañain norabidea hartu.
A15 autobidetik (abiapuntua: Burgos - Bilbo - Vitoria/Gasteiz - Altsasu/Alsasua, Donostia/San Sebastián - Nafarroako Iparraldea/Navarra Norte): hartu Lizarrako 88 irteera - Logroño - Iruña, N-111 jarraituta Iruñarako norabidean, eta Arostegi etorbidean sartu. Zuzen segi lehendabiziko semafororarte, Nafarroako Unibertsitatearen errepideko bidegurutzean biratu eta Etxabakoitz - Barañain norabidea hartu.
Iruñako zentrotik: hartu Armada etorbidea, Pio XII etorbideko bidegurutzeraino segi eta etorbide horretatik abiatu Logroñorako norabidean. "Clínica Universitaria" alboan utzi bezain laster, eskuineko kalea hartu Barañain etorbideko bidegurutzeko errotondara iritsi arte. Eskuinera biratu etorbide horretatik, Barañainerantz. 150 metro gora behera, Barañainera iritsiko zara.
HIRI-GARRAIOA
| Autobus linea-Ibilbidea |
Ordutegia lanegunetan | Ordutegia larunbatetan |
Ordutegia jaiegunetan | Maiztasuna |
|---|---|---|---|---|
| 4- Barañain-Atarrabia/Uharte/Arre | 6:30etik 22:30era | 6:30etik 22:30era | 6:30etik 22:30era | 6´/8´/12´ |
| 7-Atarrabia-Txantrea-Barañain | 6:25etik 22:30era | 6:30etik 22:30era | 6:30etik 22:30era | 10´-12/12´/15´ |
| 19- Monjardin Mendia-Barañain | 6:30etik 22:22ra | 6:30etik 22:15era | 6:30etik 22:20ra | 15´/15´/20´ |
| N2- Sarasate Pasealekua-Barañain | 23:15era a 23:45era | 23:15etik 3:45era | 23:10etik 6:30era | 30´/30´/ 20´ |
Sanfermin jaietan zerbitzuak aldaketak izan ohi ditu.
Informazio gehiago: http://www.mcp.es/tuc/index.asp