TELEZENTROA ETA AULA MENTOR

April 11, 2013

TELEZENTROA

TEL. FOTO 2

Helbidea: Lurgorri 12-14 p.k. 31010 Barañain (NAFARROA).

Telefonoa: 948 19 72 95

Faxa: 948 18 26 38.

E-Posta: telecentro@baranain.com

2017ko ordutegia:

Sarrera librea: 11:30-14:00, astelehenetik ostiralera, eta 17:00-19:00 astelehenetik ostegunera.
Prestakuntza-tailerrak: astelehenetik ostiralera 09:30etik 11:30era eta 19:00etatik 21:00etara.

Ekainaren 15etik irailaren 15era sarrera libreko ordutegia telezentroan 11:30etik 14:00etara. Telezentroa itxita egonen da Barañaingo festetan eta Sanferminetan.

Arduradun politikoa: Jaione López Lapieza.

Udal teknikaria: Gustavo Urra Pombo.

Barañaingo Udalak zerbitzu berria jarri du herritarren eskura: Udalaren Telezentroa. Zerbitzu horrek 2006ko irailean zabaldu zituen ateak. Zerbitzu honen bidez Udalak herritarrak Informazioaren eta Komunikazioaren Gizartera gerturatu nahi ditu, eta profesionalei, ikasleei, elkarteei, enpresei eta, oro har, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan (IKTB) lan egiteko leku fisiko eta birtual egonkorra behar duten guztiei behar duten tresna eskaini nahi die.

ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Udalaren Telezentroa sarrera publikoa duen lokala da. Bertan, Interneten sartzeko doaneko zerbitzua eskaintzen zaie herritarrei kalitatezko baldintzetan. Telezentroa, eskura jartzen dituen ekipo eta azpiegiturei esker, lan egiteko, nabigatzeko eta trebatzeko gunea bilakatzen da.

A) Herritar orori zabalik:

Interneten nabigatzeko doaneko zerbitzua (ordubetez pertsona eta eguneko). Zerbitzu osagarriak: CDak irakurtzea edota grabatzea, dokumentuak inprimatzea, eskanerra, DVDak irakurtzea, e.a. Ordenantza fiskala (28.a)

Hartzaileak: pertsona orori, eta, bereziki, Barañaingo herritarrei zuzendutako zerbitzua. 16 urtetik beherakoek ezin izango dute Telezentroa erabili eskola orduetan, eta, erabili nahi dutenean, aitak, amak edo tutoreak lagundurik joan beharko dute.

B) Alfabetatze digitaleko oinarrizko prestakuntza-tailerrak:

Teknologia Berriak erabiltzen ikasten ari den eta Barañainen erroldatuta dagoen pertsona orori zuzendua. Ordenanzta fiskala (31.a). Tailerrek 10 orduko iraupena dute, eta aste baten barne egiten dira: astelehenetik ostiralera 9:30etik 11:30era eta 19:00etatik 21:00etara. Egin daitezkeen tailerren zerrenda:

TEL. FOTO 1Ordenagailua ezagutu, Word-arekin hasi, Word-arekin aurrera egin, Interneten nabigatu eta posta elektronikoa, Excel-arekin hasi, Power Point-arekin hasi, Ezagatu sare nagusiak: Facebook, Twitter, Skype, Line…,; Argazkigintza digitala eta albumak interneten, Nork bere Blog-A Sortzea, Haurren segurtasuna IKT-en aurrean, Nola antolatu oporrak interneten bidez?, Administrazio digitala herritarrentzat, Zure ordenagailua prest, Editatu zure bideoak, Lana on line bilatzeko teknikak, Salerosketak interneten bidez, Aterauizy zukua Google-i, Irudiak editatu GIMP aplikazioarekin, Aurkezpen dinamiko eta sortzaileak PREZI, Bideo animatua sortu POWTOON-ekin, Google unibertsoa…bilatzaile bat baino gehiago, Erabili android tabletetan eta mugikorretan, Enpresa motibazioa: nire enpresa sortzen (1), Enpresa gauzatu: irekitze baimenak (2), Enpresaren diseinua: irudi korporatiboa eta interiorismoa (3), …

ERRESERBAK EGITEKO PROZEDURA

Udalaren Telezentroan Interneterako ordua erreserbatzeko: 948 19 72 95 zenbakira deituta edo Telezentroan bertan egin daiteke. Prestakuntza-tailerretako batean parte hartzeko interesa baduzu, etor zaitez Zerbitzura argibide bila.

Erreserbak egiteko jarraibideak:

Iraupena: ordubetekoak izango dira, orduan punttuan hasita.
Erreserba galtzea: erreserba hasi zenetik ordu laurden bat igaro bada eta erabiltzailea oraindik ez bada agertu, ordenagailu hori beste erabiltzaile bati uzten ahalko zaio.
Erreserba kopurua: pertsona bakoitza ordubetez soilik joaten ahalko da Telezentrora egun bakoitzean. Pertsona berak egun ezberdinetarako erreserbak egin ditzake dei batean edo bertara joanez, baina kontaktu bakoitzeko gehienez ere hiru erreserba egin ditzake.

URTEKO TXOSTENAK

2016. urteko txostena (web orria gaztelaniaz – leiho berrian irekiko da)

PRESTAKUNTZA-TAILERRAK 2017

Ikastaro eta tailerren udal egitararaua

Fitxak – Tailerren

TEL CANVA 2º SEMESTRE 2017

TEL CARTEL FOTO

ERABILERAREN ETA FUNTZIONAMENDUAREN GAINEKO ARAUAK

Telezentroaren erabileraren eta funtzionamenduaren gaineko arauak.

ORDENANTZA FISKALA

Dokumentuak inprimatzeagatik eta Udalaren Telezentroko aretoa alokatzeagatik prezio publikoak arautzen dituen Ordenantza Fiskala (28.a)

Barañaingo Udalak antolatu eta Udal Telezentroan egiten diren prestakuntzako lantegietan ikasteagatik ordaindu beharreko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala (31.a)

UDALAREN INSTALAZIOAK ERABILI AHAL IZATEKO / ERRESERBATZEKO ESKAERA

Udalaren Telezentroko aretoa erabili ahal izateko / erreserbatzeko eskabide-eredua

AULA MENTOR

Aula Mentor

aula mentor imagen

Aula Mentor heziketa irekiko sistema da, librea, Internet bidezkoa, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren CNICE (Centro Nacional de Información y Comunicación Educativa – Informazio eta Komunikazio hezigarrirako Zentro Nazionala) erakundeak abian jarritakoa.

CNICE erakundean garatu den heziketa aurreratuko sistema bat du oinarritzat Aula Mentor-ek. Sistema horri esker, interesdunen premia eta interesei erantzuna emateko, hezkuntza-eskaintza zabalerako sarbidea dago Internet sarearen bidez; etengabe eguneratuz eta handituz doan hezkuntza-eskaintzara hain zuzen. Gazteei eta helduei eskaintzen zaizkie ikastaroak, pertsona nonahi egonik eta bete dezakeen ordutegia edo jarrai dezakeen ikasketa-erritmoa zeinahi izanik ere.

Udalaren Telezentroa eta Aula Mentor Barañainen eta Iruñerrian erreferentziazko zentro gisa elkarlotu nahi dira, IKTBak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak) deituriko tresnen sostengua beharrezkoa duten enpresei eta profesionalei heziketa eskaintzeko asmoz. Eta, horrekin batera, langileen kualifikazio profesionala eta lana lortzeko duten gaitasuna hobetu nahi dira. Hori guztia, Teknologia Berrietan etengabeko prestakuntzaren bidez.

Ikastaroak (“oferta formativa mentor” atalean)

Ikaslaren Fitxa

Ordainketa-gutuna (“documentación y Tramitación” atalean)


<< atzera