ZERBITZU EKONOMIKOAK

April 11, 2013

Helbidea: Udaletxe plaza z.g. 31010 Barañain (NAFARROA).

Telefonoa: 948 28 63 14.

Faxa: 948 28 12 58.

E-Posta: recaudacion@baranain.com

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Udal teknikariak:

  • Félix García Fernández – Kontuhartzailea.
  • Cristina Zubeldia Díez – Erosketaburua eta Diruzaina.

Ofizial administrariak:

  • Kontabilitatea eta Diruzaintza: Nekane Tirapu, Loles Istúriz.
  • Zergak: Marisa Lakabe, Beatriz Lusarreta, Anabel Lacuna.

ZERGAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Hirilur-kontribuzioaren gaineko zerga (Tamaina 18Kb).

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (“Zirkulazioa”) (Tamaina 18Kb).

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga – JEZ (Tamaina 23Kb).

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga (“Gainbalioa”) (Tamaina 22Kb).

Agiriak luzatu eta izapideak egiteagatik ordaindu beharreko tasak (Tamaina 16Kb).

Ordenantza fiskalak

ORDAINKETA EGITEKO EPEAK

ALDIAN BEHIN ORDAINTZEKOAK DIREN ERREZIBOAK:

  • Erkidegoari jakinarazpena eginda:
    Hirilur-kontribuzioa, “Zirkulazio” zerga, Pasabideak, Jarduera ekonomikoak (JEZ).
    ORDAINKETARAKO EPEA:
    - Behin dagokion zerga-erroldan zaudela jakinarazita, ez da derrigorrezkoa aldioro jakinarazpena egitea. Hala eta guztiz ere, zerga-erroldako helbidean errezibo-likidazioa jasoko duzu.
    - Alkateak bandoa aterako du, borondatezko ordainketa egiteko epemuga adieraziz. Halaber, prentsan argitara emango da, eta baita Udaletxeko iragarki oholean ere.
    Zergadunaren egutegia.
  • Erkidegoari jakinarazpenik egin gabe:
    Etxez-etxeko laguntza, Azoka, Haur Eskola, Etxebizitzen alokairua.
    ORDAINKETA EGITEKO EPEA: erreziboan agertzen den amaitze epea.

ALDIAN BEHIN ORDAINTZEKOAK EZ DIREN ERREZIBOAK:

Banakakoak dira, eta subjektu pasiboari derrigorrez bidali behar zaio jakinarazpena.

Alta berriak honako hauexetan: JGZ, EIOZ eta obra lizentzia, Bide publikoa hartzea, Gainbalioak, Mahaitxoak, Irekitzeko lizentzia eta Titularitate aldatzeak.

  • JEZ alta berriak: dagokion alta egiteko unean.
  • EIOZ eta obra lizentzia, Bide publikoa hartzea, Gainbalioak, Mahaitxoak, Irekitzeko lizentzia eta Titularitate aldatzeak: jakinarazpena jasotzen den egunetik 30 laneguneko epean.

AUTOLIKIDAZIOAK:

Interesdunak egiten du.

Ordainketa aurkezten den unean egiten da.

Ibilgailuen alta ematea, baja ematea, aldatzea.

Zuzeneko diru-sarrera Udalaren kontuetako batean, honako bankuetako edozein bulegotan: Nafarroako Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Madrid. Halaber, udal bulegoetako kutxan ordaintzen ahalko da.

BESTE ERREZIBOAK:

Unean unekoak: Udal lokalen erabilera, agiriak luzatu eta izapideak egitea.

Udal bulegoetan diru-sarrera.

ERREZIBOAK ORDAINTZEA

BORONDATEZKO EPEAREN BARNE:

Helbideratutako erreziboak:

Udalak zuzenean pasako ditu zergadunak adierazitako kontu korrontera, borondatezko epearen azken egunean kargua egin dadin. Kontuan okerren bat dela eta kargatu den errezibo oro itzultzeak ez dio inolako banku-gasturik ekarriko zergadunari. Zergadunaren helbidera jakinarazpena iritsiko da. Itzulitako erreziboak Udal bulegoetan ordainduko dira, eskudirutan edo txartelaren bidez, itzuliak izan eta ondorengo 10 egunen epean.

Helbideratu gabeko erreziboak:

Udal erreziboak helbideratu ez dituzten zergadunek ordainketa egiten ahalko dute, ordainketa aldi bakoitzean adierazitako epeen barne, ondorengo bankuetako edozein bulegotan: Nafarroako Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Caja Madrid edo BBK.

ATZERATZE ETA ZATIKATZEAK:

Soil-soilik atzeratzen ahalko dira, zergadunek aldez aurretik hala eskaturik, aldian behin ordaintzekoak ez diren erreziboak: EIOZ eta obra lizentzia, gainbalioak, e.a.

Eskaerari erantsi beharko zaio bankuren baten konpromisoa, hain zuzen ere eragiketaren bermea emateko konpromisoa. Bermeak zorraren eta interesen zenbatekoa jasoko du, eta % 25 gehituko da. Epe baliodunak, kasu honetan, hiru hilabetetan gutxienez luzatuko du hasierako epemuga.

Atzeratutako kopuruek araudiek adierazitako berandutze interesak sortuko dituzte. Aplikatuko den interesaren tipoa eskaera egiteko unean indarrean dena izango da, eta zorra kitatu bitarte bere horretan mantenduko da.

BORONDATEZKO EPEAREN ONDOKO ORDAINKETA:

Borondatezko edo nahitako epea behin igarota, ordainketa Udalaren bulegoetan egingo da, eskudirutan edo txartelaren bidez, % 5aren errekarguarekin zordunari premiamenduzko prozedura jakinarazi arte. Jakinarazi eta gero, % 10aren edo % 20aren errekargua ezarriko da (agentzia betearazlearen bidez kobratuko da orduan), 18/2006 Foru-Legeak aldatu zuen Zerga-Lege Orokorraren 117. artikuluari jarraiki.

NAHITAEZKO BETEARAZPEN EPEA:

Berandutu diren erreziboen (ordaindu ez diren erreziboen) kudeaketa Udalak xede horretarako kontratu dituen agentzia betearazleen esku dago.

  • Abizen hasiera Atik Ira duten zordunentzat: Geserlocal, 948 27 47 52.
  • Abizen hasiera Jtik Zra duten zordunentzat: J. María Rodríguez, 948 24 92 50.

Premiamenduzko zenbatekoa zordunari helarazten zaio, hartu izanaren adierazpenarekin (erreziboarekin). Erreziboaren ordainketa premiamenduzko erabakiak jasotako tokian (Udalaren izenean dagoen kontu batean) egin beharko da.

BERMEAK ETA GORDAILUAK

Bermeen eta gordailuen arrazoiak:

  • Administrazioko kontratu-lehiaketetan eta higiezinen enkanteetan parte hartzea,
  • Zorra atzeratzea edo zatikatzea.

ORDAINKETAK

FAKTURAK, DIRU-LAGUNTZAK:

Fakturak, Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkezten diren egunetik kontatzen hasita, gehienez ere bi hilabeteko epean ordainduko dira, udal teknikariaren oniritzia baldin badute eta onetsita badaude beti ere. Halere, kontratu edo akordio bidez bestelako epea ezar daiteke ordainketa egiteko.

Diru-laguntzak eskumeneko organoak agindu eta gero ordainduko dira. “Diru-laguntza eskaeran” ordainketa egin ahal izateko kontu korrontearen zenbakia zehaztuko da.

Fakturen eta diru-laguntzen likidazioa banku transferentzia bidez gauzatuko da, hain zuzen ere zehaztua izan den kontu zenbakira eginiko transferentzia bidez.

Ordainketaren egoeraren berri izateko: 948 28 63 13.


<< atzera