Lakuaren Parkeko prozesu parte hartzailea: Argazki Rallya.

March 6, 2017

Cartel Rally fotográfico

Otsailaren 2an aurkeztu zen Lakuko Parkea hobetzeko Parte hartze Prozesua. Hori horrela, datozen hilabeteetan izanen dute aukera Barañainen erroldatuta dauden pertsona guztiek, parte hartze prozesu horretan beren ekarpenak eta iradokizunak aurkezteko.

Lehenengo jarduera martxan da: Argarki Rally-a.

Jarduera honen helburua herritarren proposamenak argazkitan jasotzea da, WhatsApp bidez edo posta elektronikoz bidali edo partaidetza plataformara igo daitezkeenak. Era berean, udalerriko hezkuntza zentruetako haurrek ere parte hartuko dute prozesu honetan; hauek egindako marrazki edo/eta eskulanetan adieraziko dute nola hobetuko luketen parkea. Proposamenak bidaltzeko epea, martxoaren 10ean amaituko da.

Jasotako proposamen guztiekin erakusketa antolatuko da Kultura  Etxeko pasilloetan, martxoaren 13tik 17ra.

Lehen fase honen ondoren batzordeak eginen dira. Martxoaren 23an, Udaletxeko Erabilera Askotariko Aretoan, proposamen batzordea egingo da. Bertaratu nahi duen orok proposamenak egin ahal izanen dituzte eta baita ere besteenak entzun. Hortik aurrera, lehenespen prozesuari hasiera emango zaio, jasotako proposamenak gustukoen izandakoen arabera   ordenatuko direlarik. Amaitzeko, bildutako proposamenak zerrenda batean jasoko dira, eta izandako babesaren arabera ordenatuko dira – gehien gustatu denetik gutxienekora-.

Online parte hartzeko aukera ere badago, joaterik ez edo joan nahi ez dutenentzako. Horretarako, Udalak bere web orian duen parte hartze ikonotik  baranainplaza-ra sartu daiteke, eta bertan PARTICIPA/PARTE HARTU botoia dugu. Honetan klik eginez plataforman erregistratu zaitezke, eta online batzarretan parte hartu dezakezu, proposamenak emanez, besteenak irakurriz, baloratuz eta bozkatuz.

Amaitzeko, apirilaren 6an prozesua itzultzeko batzordea egingo da. Bertan aukeratutako proposamenak zeintzuk izan diren eta zergatik aukeratu diren azalduko da.

Prozesu honetan parte hartzera animatzen zaitugu, guztion artean Barañain eraiki dezagun!


<< atzera