UDALTZAINGOA

April 11, 2013

Helbidea: Udaletxe plaza z/g, beheko solairua p.k. 31010 Barañain (NAFARROA).

Telefonoa: 948 28 63 12 / 948 18 10 00 (24 ordu).

Faxa: 948 28 10 18 / 626 18 10 00 (24 ordu).

E-Posta: proteccionciudadana@baranain.com

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 14:00etara.

Beste ordutegiak: larrialdietarako eta/edo bulego ordutegitik kanpoko izapideak egiteko 24 orduko telefonoaren bitartez jarri harremanetan.

Arduradun politikoa: Jose Ignacio Lopez Zubicaray

Udal teknikaria: Daniel Cano Ortega. (udaltzainburua).

Ofizial administrariak.

Trafikoko salaketei buruzko informazioa (Tamaina 38Kb).

Bide-segurtasunerako Europako Gutunarekin bat egin du Barañaingo Udalak.

EGITURA ETA ANTOLAKETA

Udaltzaingoa Barañaingo Udalaren menpe dago. Komunitatearentzako zerbitzu gisa sortu da, eta bere betebehar nagusia babesa ematea da herritarren eskubideak eta askatasunak modu askean eta baketsuan gara daitezen. Izaera zibileko instituzio armatua da, eta hierarkizatutako egitura eta antolamendua dauzka.

Barañaingo Udaltzaingoko kideek zerbitzuak urtean 365 egunetan eskaintzen dituzte, txanden araubidean egunean 24 orduz. Udaltzainburuak erabateko dedikazioa du, eta ofizial administrariek zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen dute goizeko ordutegian.

Zerbitzuaren banaketaren helburua aldioro beharrezkoak diren udaltzainak egotea da, eginkizunak modu eraginkorrean aurrera eramatea ahalbidetzeko beti ere.

Barañaingo Udaltzaingoaren egituraren antolaketa, udaltzainburu Daniel Cano Ortega delarik, honako hauxe da:
- Udaltzainburua.
- 6 kabo.
- 12 agente.

- 7 udaltzain laguntzaile

Halaber, administrazioko izapideetarako eta herritarrei arreta egiteko Udaltzaingoan lanean ari dira:
- 1 ofizial administrari.

BETEKIZUNAK

Barañaingo Udaltzaingoa 1990. urtean sortu zen, eta legeak Tokiko Udaltzaingoei eman dien ardura oro bere gain hartu duen eta sendotu den polizia da egun. Hona hemen garatzen diren betekizun nagusiak:
- Hiri guneko trafikoa antolatu, seinaleztatu eta zuzendu.
- Zirkulazio istripuak direla eta atestatuak izapidetu.
- Administrazioko polizia, Ordenantzei, Bandoei eta bere eskumeneko gainerako xedapenei dagokionez.
- Polizia judizialaren betebeharretan parte hartu.
- Laguntza eskaini istripuetan, hondamendietan edo zorigaitz publikoetan, Babes Zibileko planen garapenean parte hartuz.
- Prebentzio izapideak, eta, halaber, delituzko ekintzak saihesteko jarduera oro aurrera eraman.
- Gune publikoak zaindu eta beste Segurtasun Zerbitzuekin elkarlanean jardun manifestazioetan eta pertsona talde handien agerraldietan ordena manten dadin.
- Gatazka pribatuak konpontzen lagundu.
- Udalbatza osatzen duten agintariak babestu, eta horien eraikinak eta instalazioak zaindu.

Aipatu betekizunak 4 jardunbidetan sailka ditzakegu; hain zuzen ere:

TRAFIKOA ETA ZIRKULAZIOA:

Motorreko ibilgailuen trafikoa ugaritu eta zabaldu den fenomenoa da, gure eguneroko bizitzaren parte da jada. Fenomeno hori zirkulazio askatasunaren adierazpen garbienetakoa dela esan daiteke. Herritarren zirkulazio askea bermatzeko Udaltzaingoak ibilgailuen eta pertsonen trafikoa antolatzen eta erregulatzen du, eta, baita, bide publikoan aparkatzea ere.

Zereginak:
- Kontrola eta erregulazioa: salaketak, ibilgailua udal gordailuan utzi, baztertutako ibilgailuak jaso, elbarrituendako aparkaleku txartelak, gertakari berezietan trafikoa erregulatu.
- Trafiko atestuak.
- Istripuen txosten teknikoak.
- Aldatzeko eta hobetzeko proposamenak.

HERRITARREN SEGURTASUNA:

Herritarren segurtasuna babestea eta askatasun publikoak bermatzea banatu ezineko bikote dira; bi kontzeptuok oinarrizko baldintza dira gizarte demokratikoan elkar bizitzeko. Horren harian, Udaltzaingoak delituzko ekintzak ekiditeko jarduerak garatzen ditu, eta, egin badira, egileak atxilotzeko ikerketa egokiei ekiten die.

Zereginak:
- Prebentzio polizia.
- Polizia judiziala:- Delituen eta arau-hausteen atestatuak egin.- Salaketa penalak jaso (delituenak eta arau-hausteenak).- Epaileen deiak.

ADMINISTRAZIOKO POLIZIA:

Beharrezkoak diren jarduerak egitean datza, Udal Ordenantzak eta gainontzeko araudiak betetzen direla egiaztatzeko; adibidez, zarata maila dagokion neurrira egokituta dagoela baieztatzea (sonometroaren bidez).

Zereginak:
- Arauen kontrola: Hirigintza, Merkataritza, Kontsumoa, Osasuna.
- Bestelakoak: animaliak edukitzea.

POLIZIA LAGUNTZAILEA, GIZARTE ERAGILE:

Udaltzaingoa herritarrengandik gertu dagoen eta eguneko 24 ordutan, urteko 365 egunetan, laguntzeko prest dagoen zerbitzu gisa ulertzeak, Udalaren eta herritarren arteko elkargune bilakatzen gaitu, eta, halaber, herritarrek konpontzen ez dakiten arazoei irtenbidea emateko oinarrizko baliabide. Gure betekizunen artean herritarrei, oro har, laguntzea dago, arreta berezia eskainiz babesik gabeko pertsonei, edadetuei, tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeei, adin txikikoei eta delitu zein istripuen biktimei.

Zereginak:
- Gizarte-arazoak hauteman eta esku-hartu: etxeko indarkeria eta genero-biolentzia, adin txikikoak babestu.
- Gizarte Zerbitzuekin lankidetzan jardun.
- Krisialdietan esku-hartu eta lagundu.
- Kexak eta erreklamazioak bideratu.
- Iradokizunak eta hobekuntzak bideratu.
- Bitartekari lanak egin.
- Galdutako objektuak jaso eta itzuli.
- Babes Zibila larrialdietan.


<< atzera