HERRITARRAK HARTZEKO BULEGOA

April 11, 2013

Helbidea: Udaletxe plaza z.g. 31010 Barañain (NAFARROA).
Telefonoa: 948 28 13 28. Faxa: 948 28 63 08.
E-Posta: oac@baranain.com
Jendaurreko orduak:
 Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00ak arte.

ZEINTZUK DIRA HHB-HERRITARRAK HARTZEKO BULEGOAK ESKAINTZEN DIZKIDAN ZERBITZUAK?

  • ERROLDA:- Erroldan altak, bajak eta aldaketak. Erroldako txartelak eta egiaztagiriak.
  • ERREGISTROA: - Sarreren eta irteeren erregistroa. Agiriren kopia egiaztatuak egitea.- Udalaren instalazioak alokatzeko edo erabili/erreserba egiteko eskaerak.- Diru-laguntzetarako eskaerak.
  • IDAZKARITZA: - Ezkondu gabeko bikote egonkorren Udal erregistroa (Izatezko bikoteak).- Ezkontza zibiletarako eguna eta ordua erreserbatzea, eta tasa kobratzeak.- Hiri-elkarteen Udal-erregistroan izen-emateak.
  • OGASUNA-ZERGAK: - Banku-helbideratzeak: Altak, aldaketak, kontu-kitapenak eta jakinarazpenetarako helbide aldaketak.- Ordainagirien bikoiztuak egin eta kobratzeak, eta zorrik ez izatearen egiaztagiriak.- Ondasunen edo funtsen, JEZaren eta zirkulazio zergaren egiaztagiriak. – Gainbalioen kalkulua. – Zirkulazioa: Ibilgailuen alta-egiteak matrikulazio berriagatik, itzulketen (baja direnean) eskaerak eta urteroko zergadun-taldearen aurreko ibilgailuen autolikidazioak. – Katastroa: Aldaketak, kontsultak eta katastro-orriak. – Fidantzaren/Abalaren itzulketetarako eskaerak.
  • HIRIGINTZA: - Hirigintza-lizentzietarako eskaerak.- Hirigintza-kontsultak dituzten eskabideak jaso eta sarreren erregistroa.- Biltokiaren funtzionamendurako administrazio-baimena (Gazteen etxabeak).
  • UDALTZAINGOA: - Trafiko salaketari helegiteak.- Zehapen kobratzeak.- Bideratu daitezkeen eskaerak: Istripuen txosten teknikoak, bazterrean utzitako ibilgailuak kentzea, aparkaleku-txartela pertsona desgaituentzako guneetarako, kamioi eta autobusentzako aparkaleku-txartela, aire konprimatuzko armetarako txartela, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia pertsonala. – Adin txikikoak atzerrira joateko irteera-baimena. - Azoka txikirako lizentzia-eskaerak jaso eta sarrera erregistroa.
  • HEZKUNTZA: - Udalaren Haur Eskoletan aurretiko izen-emateak eta matrikulazioak.
  • KIROLAK-KULTURA-EMAKUMEA-TELEZENTROA - Jardueretarako izen-emateak.- Kirol-lizentzien kobrantza.
  • INFORMAZIOA: - Deialdi publikoei buruzko argibideak.- Barañainen dauden zerbitzuei eta intereseko entitateei buruzko argibideak.- Garraiobideak. – Beharrezkoak diren akordioak eta agiriak jendaurrean jartzea. – Kultura, aisia eta ikuskizunen agenda. – Izapideak, lizentziak, ordenantzak eta tasak.
  • ABISUAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK:- Udalari edo honen arlo ezberdinetara bideratutako abisuak, kexak eta iradokizunen erregistroa, bideratzea eta erantzuna.
ESKABIDE EREDUAK
IZAPIDEEI BURUZKO INFORMAZIOA
ON-LINE IZAPIDEAK

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Gobernuaren arteko Hitzarmenari atxikitzea, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarrentzako arreta bulegoen sarea ezartzeko.

Barañaingo Udalbatzak, 2013ko abuztuaren 30eko bileran, aipatu hitzarmenari atxikitzeko eskaera egitea erabaki zuen. Hauxe da helburua: Herritarren Harrera Bulegoa (Udaletxeko beheko solairuan kokatuta) harremanetarako bulego gisa eratu dadila eta, behin atxikitze hori berretsita, jaso dezala edozein eskaera, idazki edo adierazpen zeina bideratzen baita Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen organoei, edota erakunde horietara lotuta –edo haien menpe- dauden zuzenbide publikoko entitateei, edozein izanda ere horien kokapena. Kontuan hartzekoa baita horrek guztiak duen esanahia, Barañaingo herritarrek aipatu administrazioekiko dituzten harremanak erraztu aldera.

Hitzarmena, Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin, helbide aldaketarako ibilgailuen gida eta zirkulazio baimenetan

Aipatu Hitzarmenera atxiki denez Barañaingo Udala, eta herrian erroldatuta egotearen ondorioz, izapidea egin nahi duen herritar orok Herritarrak Hartzeko Bulegora jo dezake, Trafikoko Lurralde Burutzaren bulegoetara joaten ibili beharrean. Beraz, herritarrek eska dezakete Udaletxeko bulegoan helbide aldaketa haien ibilgailuen gida eta zirkulazio baimenetarako.

Helbide aldaketa ibilgailuen gida eta zirkulazio baimenetan (Tamaina 54 Kb.)


<< atzera