Gazteria



Barañaingo Gazteentzako Baliabideen Zentroko hezitzaile taldeak udako ordutegian eta jardueran izandako aldaketen berri eman nahi dizuegu.

Jendaurreko ordutegia aldatu egin da, hurrengo izanik: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara.

Elkargunea, astelehenetan 16:00etatik 20:00etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da. Honen erabilera, ezarritako higiene eta segurtasun-neurrietara egokituko da eta neurri horiek errespetatu egin beharko dira. Astearte, asteazken eta ostegun arratsaldetan kaleko lanari ekingo diogu berriro.

Aretoen erabilerak edukiera mugatua izango du, higiene eta segurtasun-neurrietarako araudia errespetatuz. Aretoak goizez eta arratsaldez behin bakarrik erabiliko dira, eta 3 orduz erabili ahal izango dira. Horiek gordetzeko araudia betiko berbera izango da.

Informatika gelan, ekipo informatikoen erabilera murriztuko da, pertsonen arteko distantzia errespetatzeko.

Udan zehar, bertan behera uzten da material mailegua, hala nola, kanpai-dendak, eskaladako materiala, jolasak, etab.

Baragazte kanpoko plazan, Lakuan eta abarretan jarduerak, tailerrak eta master-class-ak egingo dira. Ostegun honetan, ekainaren 25ean, 18:00etatik aurrera hasiko gara Barañaingo lakuan, “Emozioen muralarekin”, non gazteek, konfinatu bitarte eta ondorengo beren bizipenak, emozioak eta abar idatzi ahal izango dituzten. Paper plastiko batean idatziko dute, zeina Barañaingo herritarren bistan geratuko da, U-a inguratzen duen hesian. Gure sare sozial (Facebook, Twitter eta Instagram) eta Barañaingo hedabideetan egiten joango garen gainerako tailerren berri emango dizuegu.

Baragazten sartzeko maskara erabiltzea NAHITAEZKOA da, eta pertsona bakoitzak bere maskara ekarri beharko du. Aretoen bakoitza eta materialaren erabilera ondoren, dena desinfektatuko da.

Hemen duzue triptiko txiki bat, informazio orokorra eta gure harremanetarako informazioarekin.

2020. VERANO EN BARAGAZTE