Udala



35/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa

Nafarroako Aldizkari Ofiziala

Garraioa erabiltzen duten 6 eta 12 urte bitarteko adingabeek maskara eraman beharko dute, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko prebentzio, euste eta koordinazio neurri urgenteak ezartzen dituen ekainaren 9ko 21/2020ko Errege Lege-dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

Era berean, 6 eta 12 urte bitarteko adingabeek maskara eraman beharko dute bide publikoan eta aire zabaleko eremuetan ezin denean bermatu pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz”.

2. puntuan i) letra erantsiko da.

i) f) eta g) kasuetan, maskararen erabileratik salbuetsia izateko egoerak egiaztatzeko, hala nola maskararen erabilerak larriagotu ditzakeen arnas eritasunak, desgaitasuna, mendekotasuna edo jokabidearen nahasmenduak, foru agindu honetan ezarritako kasuen arabera, aski izanen da egoera horretan daudenen edo haien legezko tutoreen erantzukizunpeko adierazpen bat. Erantzukizunpeko adierazpena foru agindu honen eranskineko ereduaren arabera eginen da.

Erantzukizunpeko adierazpena maskara erabiltzetik salbuetsia izateko