Gazteria



Martxoaren 6an Belaguara joango gara 3 orduko ibilaldia egitera elur-erraketekin.

Barañainetik 8:30ean irtengo gara, 10:30ak aldera iritsiko gara eta jarduera 11:00etan hasiko da. Ibilaldia hiru ordukoa izango da eta Barañainera 17:00ak aldera iristeko abiatuko gara .

Izena ematea otsailaren 22tik 27ra izango da Baragazten. Prezioa 10 eurokoa da Barañainen erroldatutakoentzat eta 20 eurokoa erroldatu gabekoentzat. Prezioa, autobusa, hiru orduko zeharkaldia eta erraketen alokairua izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Baragaztetik pasa edo deitu 948.38.59.25 telefonora.

Bazatoz?