Gazteria



Barañaingo Udaleko Gazteria Programak, Berdintasun Arloa eta Tramankulu-rekin batera, azaroaren 25aren, Emakumeen kontrako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko jardueren artean Scape Room-a antolatuko dugu.

50 minutu baino lehenago ateratzeko gai izango zarete? 50 eta 60 hamarkadetako garaian sartu eta 2019.urtera itzultzen saiatu. Garai hartan emakumeen bizimodua sentitu, hauen rolak, eskubideak, beharrak, debekuak, etab. 2019.urtearekin konparatuz desberdinak dira? Nola sentitu zarete? Zer ikusi duzue?

Scape Room-a azaroaren 23an burutuko da, larunbata. Taldeak goizez eta arratsaldez egongo dira, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara (talde bakoitzak 50 minutu izango ditu ateratzeko eta behin bakarrik sar zaitezkete).

Eman izena taldeka azaroaren 2tik 20ra Baragazten. Taldeek 5 eta 6 pertsona izango dituzte gehienez eta jarduera doan izango da.

Animatu zaitezte!