Herritarren Babesa



Herriko festak direla eta,  taberna, kafetegi, jatetxe eta taberna berezi diren establezimenduek baimena dute itxiera-ordua atzeratzeko 2019ko ekainaren 26tik 30era bitartean (biak barne); horrela, beranduenez goizaldeko 06:00etan itxi beharko dira lokal horiek, eta gutxienez bi orduz itxita eduki behar dira berriz ireki aurretik,  garbiketa-lanak egiteko.

Halaber,  diskoteka eta dantzalekuek baimena dute itxiera-ordua atzeratzeko aipatutako egunetako gauetan; horrela, beranduenez goizaldeko 07:30ean itxi beharko dira, lokalak hustutzeko ordu-erdia kontuan hartu gabe.

Eba 578-2019 Ostalariak