Kultura



2020. urte honetan, Barañaingo Udaleko Kultura Arloak 12 kultur jarduera antolatu ditu Barañaingo gune seguruetan, edukiera mugatuarekin (eserleku mugatuak), On-line sarrerekin eta gizarte-distantziako neurriekin:

  • HAURRENTZAKO ZINEMA AIRE ZABALEAN (doako sarrera librea aldez aurretik On-line hartu beharrik gabe), Los Sauces-Sahats Ikastetxe Publikoaren patio estalian, abuztuaren 19an, 26an eta irailaren 2an, 22:00etan.

  • MUSIKA eta beste arte batzuk (sarrera, doan, aldez aurretik On-line eskuratu beharra) ARTEArekin TERRAZA programa Kulturgune plazan, abuztuaren 20an, 27an eta irailaren 3an, 10ean, 20:00etan.

  • Eta BARAÑAINGO XXVI. TITERE JAIALDIA (sarrera, doan, aldez aurretik On-line eskuratu beharra), irailaren 18tik 20ra bitartean, bi agertokietan.

Barañain Auditorioko Ambigu taberna irekita egongo da Kulturgunearen plazako ikuskizunek irauten duten bitartean.

75 urtekoek edo adin horretatik gorakoek 20 sarrera erreserbatuta izango dituzte, KOBID19aren ondorioak gehien pairatu dituztenak direlako.

ADI! ON-LINE SARRERAK HARTZEKO (“EROSI”-n klikatu behar da, baina DOAKOAK dira), SARTU HEMEN

EGITARAUAK:

EGITARAUEN IRUDIAK:

EGITARAUEN EDUKIAK (sarrerak hartzeko jarraibideekin):

AIRE ZABALEKO ZINEMA egitaraua-sinopsiak

(Sarbide librea, doan, SARRERArik gabe)

ARTEarekin TERRAZA egitaraua

ARTEarekin TERRAZA sinopsiak

(SARRERAK -doan- ABUZTUAREN 1etik AURRERA)

TITERE JAIALDIA egitaraua-sinopsiak

(SARRERAK -doan- ABUZTUAREN 18tik AURRERA)