Udala



Barañaingo Festak ekainaren 26ko 19:00etan hasiko dira suziriaren jaurtiketarekin Udaletxeko balkoitik. Aurten, Ainhoa Tirapu De Goñi barañaindarra, Athletic Club de Bilbaoko atezain eta kapitaina, ta jokalari haundien ibilbidea duena, izango da aukeratua.

5 egunetan zehar, herriko kaleak musika eta animazioz beteko dira. “Gaixoa ni”-rekin amaituz igandean, ekainak 30, 24:00etan.

Aurtengo programan aurretik errotuta dauden ekitaldiak mantenduko dira:

  • Su artifizialak, berbenak, dantza-saioak
  • Bertso jaialdia
  • Jota jaialdia (euskeraz eta erdaraz), mariatxien kontzertuak, saltsa dantza-saioak
  • Kronofardo Txapelketa
  • Gaixoa Ni
  • Eta askoz gehiago!

Urte hontako ekitaldiak hainbat gunetan kokatuko dira: Udaletxe plazan, Merkataritza etorbidean, Lakuko Anfiteatro naturalean, Sahats ikastetxeko patio estalian eta Alaitz ikastetxeko patio estalian. Halaber, herriko hainbat plazetan ere: Sahats plazan, Lurgorrin, Gaztainondo planza, Bake-Nelson Mandela plaza, Ezki plazan, Foru plazan. Hainbat emanaldi plazetako merkatarien lagutzarekin eginen dira.

Azkenik, aipatu nahi ditugu Berdintasun arlotik bultzatu diren kanpainak, berdintasuna eta eraso sexistarik gabeko gizarte libreak sustatu, baita bizitza eta festa modu osasuntsuak suspertzen dituztenak, batez ere gaztediaren artean; halaber, herriko jende guztiari errespetua, datozen tokitik datozela, Barañain interkulturalare aldeko apostua eginez.

Hemen ikusi dezakezue 2019 Festen programa osoa