Berdintasuna



Berdintasunerako Arloak, Kultura Arloaren eta Barañaingo Bertso Eskolaren laguntzarekin, liburu aurkezpen hau antolatu du.  Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan. Hori entzuten dugu behin eta berriro, baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Guk badakigu emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dela, eta, gizon publikoaren osagarri rola betetzen duen bitartean, emakumea (singularrean) onartua da gizonen espazioetan, baina gizonenak dira espazio publikoak.

Bertan izanen dira liburuaren egilea, Uxue Alberdi, eta Saioa Alkaiza aurkezle lanetan. Edukiera mugatua izanen da (100 eserleku). Ekitaldira etortzen den orok maskara erabili beharko du.

Bertaratutakoentzako argibide GARRANTZITSUAk:

– Ikuskizunaren sarrerako atera joatean (eta une oro) pertsonen arteko segurtasun-tartea gordetzea, ez pilatzeko. Hasteko ordua baino pixka bat lehenago joatea gomendatzen da, pilaketarik gabe sartzeko.

– Maskararekin etortzea.

– Garbitu eskuak sarreran egongo den gel higienizatzailearekin, eserlekura joan aurretik.

– Eserlekura entretenitu gabe eta taldeetan gelditu gabe sartzea. Eta, ikuskizuna amaitutakoan, esparrutik irten, taldeka gelditu gabe.

– Erakundeko pertsonen argibideei jarraitzea.

ESKERRIK ASKO, GUZTION ARTEAN ELKARRI ZAINTZEN DIOGU.