Udala



Datorren otsailaren 14an, osteguna, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Barañaingo Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan “Nuestra Memoria/Gure Memoria” dokumentala ikusteko aukera berria izanen da. Gure herriaren historia bizia eta ondare immateriala erakustea da dokumentalaren asmoa.

Ordubete irauten duen dokumentalak hamazazpi testigantza jasotzen ditu eta honez gain, antzezlan eta irudi bidez historian barrena murgildu eta joan den mendeko 60. hamarkadaraino egiten du atzera. Garai hartan 100 biztanle baino ez zituen Barañainek eta egun, Nafarroako hiri jendetsuenetariko bat da.

Gonbidapenak: Udaletxeko Atezaintzan egongo dira eskuragarri otsailaren 14ko arratsaldeko 19:00ak arte.

Gehienez 130 pertsona.