COVID-19 birusa ez zabaltzeko asmoz Barañaingo Udalak hainbat neurri hartu ditu:

1.- Barañaingo Udalak antolatzen dituen udal jarduera guztiak bertan behera uztea, baita udal instalazioetan egiten direnak ere, kultura, kirol ikastaroak eta kultura ekitaldiak besteak beste. Era berean Baragazten, Udal ludotekan eta Barañain Auditorioan egiten diren jarduerak bertan behera geratuko dira.

2.- Udal kirol instalazioak ixtea (Lagunak UZ eta Udal kiroldegia), baita Jubilatuen klubak era.

3.- Barañaingo astearteetako azoka txikia ez egitea.

4.- Herritarrak hartzeko ordutegia ohikoa izango da udal egoitzetan eta  hara bertaratzea bakar-bakarrik ezinbestekoa bada gomendatzen da. Horretarako, udalarekin harremanetan jartzeko bide telematikoak erabili daitezke edo telefono hauetara deitu.

Herritarrak Hartzeko Bulegoa 948-286310

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 948 19 98 70

Udaltzaingoa 948 18 10 00

5.- Udal lokalen lagapena bertan behera uztea.

6.- Segurtasun, larrialdi eta garbiketa zerbitzuek normaltasunez funtzionatzen jarraituko dute.

7.- Azaldutako neurriak indarrean sartuko dira gaurtik aurrera 15 egunetan eta beti ere berriak eman arte.

BANDOA

ALKATETZAREN EBAZPENA

ETXABE, TERRAZAK ETA BELADOREEN EBAZPENA

* Herritarrei eskatzen zaie, 112ra deitzeko bakarrik azken 14 egunetan sintomarik izan eta arrisku-eremu batetik etorri edo kasu positiboren batekin harreman estua izan badute. Koronabirusari buruzko gainerako zalantzak argitzeko, osasun kontseiluaren zerbitzuarekin harremanetan jartzeko gomendatzen dute, 948 290 290 telefono zenbakian, 112 zerbitzua ez kolapsatzeko.