Udala



Barañaingo Udalaren egoitza elektronikoa plataforma segurua da. Bertan herritarrek eta enpresek gauzatu ditzakete beraien eskubideak; informaziorako, zerbitzuetarako eta tramitazio elektronikorako.

Udalaren Webetik sar daiteke bertan, www.barañain.eus, edota zuzenean helbide honen bitartez: https://sedeelectronica.baranain.es/eu/

Helbide horren bitartez, urteko 365 egunetan, eguneko 24 ordutan, herritarrak beraien herritar-karpetara sar daitezke. Bertan, bakoitzaren udal-espedienteak kontsultatu, jakinarazpen fede-emaileak jaso, eskaerak bideratu Udalari, izapideak egin edo Udalarekin egin daitekeen beste edozein gestio egiteko aukera dute.

Nola bideratu nortasuna eskatzen duten zerbitzuetarako sarbidea: NAN elektronikoarekin edo @firma plataformak onartutako beste edozein ziurtagiri digitalaren bitartez.