Udala



EZOHIKO  NEURRIAK AISIALDIAREN ESPARRUAN KORONABIRUSAREN OSASUN-KRISIARI AURRE EGITEKO

7/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, uztailaren 22koa. Foru lege-dekretu honen xedea da ohiz kanpoko presako prebentzio neurri batzuk hartzea koronabirusak (COVID-19ak) eragindako osasun krisiari aurre egiteko,  ikusi baita egun hauetan epidemiak bilakaera okerra hartu duela Nafarroako Foru Komunitatean.

02: 00etan IXTEKO ORDUTEGIAREN MUGA OROKORRA

Tabernak, kafetegiak, jatetxeak, taberna bereziak, ikuskizunetarako kafetegiak, josteta aretoak, ziberzentroak, bingo aretoak, joko aretoak, kirol aretoak, diskotekak eta dantzalekuak 02:00etan itxi beharko dira. Ixteko ordu hori ezin da atzeratu, eta ordu horretarako lokala jenderik gabe egon beharko da, terrazak eta hanka bakarreko mahaiak barne.

Eten egiten da 201/2002 Foru Dekretuan aurreikusitako itxiera-orduaren atzerapena, bai eta dekretu horretan arautzen diren ordutegi berezien baimenak ere.

Aldi batearko instalazioetan eta instalazio eramangarri edo desmuntagarrietan egiten diren ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak 02:00etan bukatuko dira.

ELKARTE GASTRONOMIKOEN ETA PEÑEN JARDUERA MUGATZEA

Gune horiek erabili gabe egonen dira 2:00etatik 6:00ak arte.

GAUEKO ORDUTEGIAN EGITEN DIREN OSPAKIZUNAK MUGATZEA

Debeku da bide publikoetan, parke eta plaza publikoetan eta bestelako igarobide publikoetan bizikidetza-topaketak eta aisialdiko ospakizunak egitea (botila-festak izenekoak eta antzekoak) 2:00etatik 6:00ak arte.

Ordutegi horietatik kanpo, baimenduta daude, baina gehienez 10 pertsonako taldeetara mugatzen dira.

OSTALARITZAN ETA JATETXEETAN GEHIENEZ 10 LAGUNEKO TALDEAK

Ostalaritzaren eta jatetxeen eremuan, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantendu beharko da mahaien edo mahaien elkarteen artean. Aurrekoarekin bat etorriz, mahaiaren edo mahaien taldeen gehieneko okupazioa 10 pertsonakoa izango da, bizikideak salbu.