marrones

ARROPA ETA OINETAKOAK BILTZEKO ZERBITZU BERRIA

kontenedore arrosa

Aurten, eta jada eskaintzen diren zerbitzuak osatze aldera, arropa eta oinetako erabiliak biltzeko berariazko 95 edukiontzi kokatuko dira Iruñerriko hainbat herritan. Barañainen Merkataritza Etorbidea 26an jarrita dago. Hartara, asmoa da arropa eta oinetako erabiliak biltzea erraztea, ondoren berrerabili edo birziklatzeko, eta, horrenbestez, gainerakoen edo errefusaren edukiontzira bota daitezela saihestea.

Emausko Trapuketariekin lankidetzan arituta kudeatuko da zerbitzua, eta bildutako produktuak Berriobeitin duten nabe berrira eramango dira, han baliatu eta birziklatzeko helburuarekin.

GILTZEN ERAKUSTOKIA

Giltzak2

Udaletxean erakustoki bat jarri da, giltzak eta/edo izena ematea bideratzeko beharrezkoak diren osagarriekin:

1.-Giltzak
2.-Izena emateko orriak
3.-Postontzia, behin beteta, izena emateko orria bertan uzteko

Informazio gehiagorako: http://www.mcp.es/eu/hondakinak

Mankomunitatea kartelak

marrones