Udala



Barañaingo Udalak, herritarren partaidetza bultzatzeko hartuta duen konpromisoarekin bat, nahi izan du Barañaingo herritarrek aukeratzea, nork botako duen 2019ko festei hasiera emango dien suziria.

Suziria botako duen pertsona, Ainhoa Tirapu de Goñi da.

Ainhoa Tirapu de Goñi Athletic Club taldeko atezaina eta kapitaina da. 34 urteko barañaindar hau Lagunaken hasi zen futbolean jokatzen, 2005 urtera bitarte kamiseta horia jantzi zuela. 2005/2006 denboraldian Bilboko Athletic Club taldera joan zen. Duela gutxi talde txuri-gorriarekin bere 350. partidua jokatu zuen, talde bilbotarraren historiaren mugarri. Atlhetic Clubeko kapitainak bi liga irabazi ditu eta bere taldekideekin batera, UEFA Champions League-n lehiatu da. Horretaz gain, Espainako Selekzioarekin 46 partidu ofizial jokatu ditu, 2015ean Kanadan jokatu zen Mundialean parte hartuz. Ainhoa Tirapu, Espainako txapelketan gol gutxien sartu dioten atezainetako bat da.

 

Zelai barruan, zein kanpoan borrokalari sutsua, Kimikan lizentziatutako barañaindar honek emakumezkoen kirolaren eta hauen baldintzak hobetzearen alde lan egiten du.

Zorionak Ainhoa!