Kultura



URRIAN… HISTORIAren, BERDINTASUNAren eta ALDAKETA KLIMATIKOA ekiditzearen alde!

 

HISTORIA (urriak 17, 24 eta 31)

Kultura Arloak, hilabete honetan egin ohi duenarekin bat, VI. “Ostegun, historiaz jardun!” jardunaldiak antolatu ditu; oraingoan, Nafarroako historiara hurbilduko gara bere pertsonaien bidez, hiru solasaldi interesgarri tarteko.

 

Ikus solasaldien kartela

OHAR GARRANTZITSUA: Azkenik, urriaren 31ko solasaldia ez da izanen hasiera batean aurreikusitakoa (“Emakume errepublikarrak: Julia Bea”), programa honetan jasotakoa baizik, hau da, “Errepublikako maisua: Juan Larreta Larrea”. Hizlari: Asun Larreta Ayesa (Juan Larretaren biloba). Aurkezle: Gemma Piérola (historialaria).

ALDAKETA KLIMATIKOA (urriak 18)

Kultura Arlotik hilabete honetan jokabide on batzuen alde egin nahi dugu baita ere, Trokolo Teatro konpainiaren “O me atienden ya o me voy-Bertan kasu egin edo banoa” antzezlana ekarrita. Geure planeta zaintzearen garrantziaz hausnarketa sustatu nahi dugu, zorigaitzeko aldaketa klimatikoa ekidin asmoz. Sarrera librea da eta adingabeek pertsona helduarekin lagunduta etorri beharko dute.

 

Ikus kartela

 

Azkenik, Kultura eta Berdintasunerako Arloak eta Liburutegiak elkarrekin lan egin dugu programa hau sortzeko:

BERDINTASUNA (urriak 17-25, urriak 22-23)

Erakusketa “Bake eta askatasunaren aldeko emakumeen nazioarteko elkarteak, WILPF-k 100 urte” . Tokia: Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan.

Datak: Urriaren 17tik 25era, astelehenetik ostiralera, 18:30-20:30. Urriaren 17an, osteguna, 18:30ean, erakusketari bisitaldi gidatua.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jarduera osagarrien egitaraua:

Mª Luisa Elio Barañaingo Liburutegi Publikoan “Bakea eta Askatasunaren aldeko Emakumeak” liburuen erakustaldia.

 

 

Liburu aurkezpenak, Kultura Etxeko Erakustaretoan:

Urriaren 22an, arratseko 19:00etan: Anjel García-Sanz-en “Matilde Huici (1890-1965). Una intelectual moderna socialista”.

Urriaren 23an, arratseko 19:00etan: Manuel Martorell-en “Pioneras. Historia y compromiso de las hermanas Úriz Pi”.

 

Ikus kartela

 

Programa zuen gustukoa izanen delakoan, parte hartzera animatzen zaituztegu!

Jarduera oro doakoa da.