Jada begiratzen ahal dira Barañaingo 26 hauteskunde-mahaien osaera zehazteko Osoko Bilkura berezian egindako zozketaren emaitzak. Hautesleek beren egoera ezagutzen ahal dute, nork berea, jarraian zehazten diren bideak erabiliz:

  • INTERNET.   https://sedeelectronica.baranain.es/eu/consulta-censo-electoral/
  • TELEFONOZ. NAN zenbakia eta lehenengo abizena erabili beharko dira. Nork bere informazioa soilik eskatu dezake.
    • Barañaingo Udaleko Herritarrari Arreta Zerbitzua. 012. (948 012 012 Nafarroatik kanpo edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada). 012 telefonoan, astelehenetik ostiralera 8:30etik a 19:00ak arte.
    • Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoa (HHB). 948 28 13 28 telefonoan, astelehenetik ostiralera 8:30etik a 14:00ak arte.
  • AURREZ AURRE. Barañaingo Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoa (HHB). Astelehenetik ostiralera 8:30etik a 14:00ak arte. NANa eraman beharko da. Nork bere informazioa soilik eskatu dezake.

Erroldako zerrendak ez dira jendaurrean ikusgai jarriko; hortaz, bide hauetako batera jo behar da. Informazioa begiratu nahi duenak NAN-zenbakia eta lehen abizena erabili beharko ditu. Bertan, honako informazio hau edukiko du eskuragarri: bere identifikazio-datuak, botoa ematera zein hauteslekutara joan behar duen, hautesbarrutia, hauteskunde-atala eta mahaia.

Zozketan izendatutako pertsonei jakinarazpen ofiziala egingo zaie; eta kide, buru edo ordezkoendako alegaziorako epea jakinarazpenaren biharamunetik hasita, zazpi egunetan irekita egongo da.

Informazio-kartela