Barañaingo Udalak epea zabaldu du 2018ko urtarrilean izena emateko 2017/2018 ikasturteko ikastarotan. Izena ematea ahalbidetzen dizuten kirol ikastaroak gazte-helduei zuzendurikoak dira, 2. lauhilekorako (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarteko ikastaroa). Izena emateko adin eskakizuna ondokoa da: 17 urtez goitikoentzat (2000. urtean, eta aurretik, jaiotakoak, salbu 16 eta 30 urte bitarteko Gazteentzako Karatea, 1978 – 2000 urteetan jaiotakoak). Adinekoentzako ikastaroetako edo Kirol Eskoletako partaide baldin bazara, EZ duzu 2018ko urtarrilean izena eman behar,  izena eman baitzenuen jada ikasturte osorako, maiatzaren 31 arte alegia.

GAZTE-HELDUEI ZUZENDURIKO IZEN-EMATE KANPAINA:

Informazio osoa – Izen Emate Kanpaina URTARRILA 2018 Gazte – helduak

Kirol Arloko zinegotziak 2017/2018 ikasturteko  1. lauhilekoan partaide diren gazte-helduei igorritako gutuna:

 2017/2018 ikasturteko 1. lauhilekoan partaide diren gazte-helduentzako gutuna

DEP-ProgramaJovenesGazteak