Kultura



25. urteurrena!

Barañaingo Udalak atsegin handiz aurkezten dizue Nazioarteko Jaialdi honen egitaraua. Jaialdiak 25 udaberri egin ditu Barañaingo hainbat plazetan, mota eta jatorri askotariko txotxongiloren magiari esker bai ttiki eta bai handiak emozionatuz eta ongi pasaraziz. Nafarroan bakarra den Nazioarteko Jaialdi honetan,  gozatzeko aukera izanen dugu jarduera ezberdinekin: erakusketak Kultura Etxean, Udaletxean eta herriko dendetan, Barañaingo eskoletako ikasleekin saioak, txotxongiloak eta haien istorioak sortzeko lehiaketak, txotxongilo-antzezpenak…; finean, aukera eta txotxongilo-istorio ezberdinek osatzen duten eskaintza zabala duzue begi aurrean. Publiko orori zuzenduriko emanaldiak asteburuan izanen dira, maiatzaren 3tik 5era. Aurten emanaldi guztiak Udaletxeko plazan eskainiko ditugu, bertan instalatuko den karpa barruan, horietako bat izan ezik, Udaletxeko aretoan eginen baita.

Txotxongilo Jaialdiaren egitaraua 2019

Erakusketak:

Kultura Etxea: 2018ko lehiaketetan aurkeztu ziren txotxongilo eta istorioak.

Udaletxea eta udalerriko dendak: Jaialdia iragartzeko kartel lehiaketaren 15 edizioetako irabazleak (2005-2019).

“Nire txotxongiloa egiten dut” eta “Txotxongiloen istorio bat” lehiaketak:

Animatzen zaituztegu, baita ere, lehiaketa hauen 2019ko edizioan parte hartzera; aipatu edizioa 2019ko Jaialdi honekin abiatu da eta lehiaketen oinarriak programan irakur ditzakezue!!

* * *

>>Gonbita luzatzen dizugu gure KULTURA orria ezagutzeko