Kultura



AURKEZTEKO EPEA ATZERATUTA ABISU BERRIA IZAN ARTE WEB ORRIAN: Gehiago irakurri.

Urtero bezala, Kultura Arloak 2020ko Barañaingo XXVI. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia iragartzeko kartel lehiaketaren oinarriak plazaratu ditu.

16 urtetik gorako edonork parte ahal izanen du.

Gehienez 3 lan aurkeztu ahal izanen ditu pertsona bakoitzak; beti ere, originalak eta saritu gabeak izan beharko dute lanek.

Kartelak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 27ko 14:00etan amaituko da. Lanak Kultura Etxean aurkeztu beharko dira, Atezaintzan (ordutegi jarraian, goizeko 9:00etatik arratseko 9:00etara, aurkezteko aukera izanen delarik).