Gazteria



2019ko maiatzaren 17an, Tokiko Gobernu Batzarrak eginiko ohiko bileran akordio hau hartu zuen, 2019an udalekuetara joateko diru laguntza eskuratzeko. Dirulaguntzak emateko oinarri arauemaileak atxikitzen dira.

Deialdiaren baldintzak (beste batzuen artean):

  • Barañainen bizi eta erroldan, gutxienez, eskaera egindako egunetik urtebeteko antzinatasuna duten neska-mutilentzako:
    · 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilentzat (2003 eta 2011 urteen artean jaiotakoak).
    · Udalekuak 5 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago iraun beharko du.
    · Barañaingo Udalak soilik lagunduko du diruz udaleku bakarra, pertsona bakoitzeko eta urteko, eta ez dira onartuko izaera bereko jarduerengatiko eskaerak baldin eta gainerako arloengandik jaso badute.
  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak burutzeko epealdia izango da aurtengo urteko ekainaren 15etik irailaren 15era.
  • Eguneratuak izatea Barañaingo Udalarekiko tributu-obligazioak.
  • Dirulaguntzaren kopuruak ez du, inolaz ere, udalekuaren prezioaren % 50etik gora egingo, eta gehienez ere 125 euro emango dira.
  • Instantzia orokorra erabilita aurkeztu behar da eskaera, Herritarrak Hartzeko Bulegoan edo erregistro elektronikoaren bidez (eskura Egoitza elektronikoan sartuta, www.barañain.eus helbidean).
  • Eskaerak aurkezteko epealdia 2019ko uztailaren 16tik irailaren 20ra artekoa izanen da.
  • Ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:
    • Eskabidea, Barañaingo Udalaren eredu ofizialarekin bat datorrena. Udalekuetan parte hartu duenaren amaren, aitaren edo bere izenean ari den ordezkariaren izena agertuko da. (dokumentua atxikituta)
    • Udalekuetara joateko betea izan den izenematearen frogagiria.
    • Udalekura joan ahal izateko erakunde antolatzaileari egindako transferentzia edo ordainketaren frogagiria.
    • Udalekuko asistentzia egiaztagiria, jardueren egitarauarekin batera.
    • Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak Barañainen erroldatuta daudela, eta Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean dituztela ere bai.
    • Dagokion ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera, aurkeztu den eskaera-orri ofizialean agertzen den eskatzailearen izen berean. (dokumentua atxikitut

Informazio gehiago oinarrietan edo 948.38.59.25 telefonoan.

JUV-BASES SUBV. CAMP. BILINGÜE-2019ok

Solicitud de abono por transferencia

instancia_general