Gazteria



Barañaingo Udalaren Gazteria Arloak I. argazki lehiaketa “Barañaingo nire txokorik kuttunena” 2019 antolatu du.

Argazkiek Barañaingo tokiekin zerikusia izan beharko dute. Zuzenean hartutako argazkiak izan daitezke, iragazkiak erabilita ala gabe, edo ordenagailuan egindako, eta gero igotako, argazki-muntaiak. Argazkiak jatorrizkoak izan behar dira, norberak sortuak, eta aurretik saritu gabekoak, edota beste edozein lehiaketan epaiaren zain ez daudenak.

Parte har dezakete 12 eta 30 urte bitarte (biak barne) duten eta erroldan izena emandako gazte guztiek. Hiru kategoria egongo dira: 12 eta 16 urte bitarteko kategoria bat, 17 eta 22 urte bitarteko beste bat eta 23 urtetik 30 urterako hirugarren bat.

Argazkiak posta elektronikoz bidali beharko dira. “Gaia” atalean “Argazki lehiaketa. Barañaingo nire txokorik kuttunena 2019” agertu beharko da. Postan, argazkiaren izenburua eta pertsonaren adina agertuko dira baita argazkia JPG formatuan atxikitua joango da ere. Argazkiak, parte hartzailearen datu pertsonalak (izen-abizena, telefonoa, adina eta helbidea) daraman gutun-azal batekin aurkeztu beharko dira. Gutun azala presentzialki aurkeztuko da Gazteentzako Baliabide Zentroan, Baragazten.

Azaroaren 4etik 23ra (biak barne) aurkeztutako argazki guztiak onartuko dira lehiaketan.

Aurkeztutako argazki guztiak Baragazteko Instagram-ean jarriko dira. Lehiaketan lau sari banatuko dira, Barañaingo zerbitzu edo merkataritza guneetan trukatzeko txartel moduak:

– 12-16 urte bitarteko kategorian argazki irabazlea: 80€.
– 17-22 urte bitarteko kategorian argazki irabazlea: 80€.
– 23-30 urte bitarteko kategorian argazki irabazlea: 80€.
– “Likes” gehien dituen argazkia: 60€.

Informazio gehiago atxikitutako oinarrietan.

Animatu zaitezte!

BASES CONCURSO DE FOTOGRAFIA MI LUGAR FAVORITO DE BARAÑAIN