Merkataritza eta Enplegu



Barañaingo Udalak, Nafar Lansare (SNE-NL) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, beren oinarrizko gaitasun digitalak indartu nahi edo behar dituzten pertsonentzat lantegi oso PRAKTIKOAK eta DOAKOAK proposatzen ditu, enplegu bat aurkitzeko eta kudeaketa pertsonalak egiteko.

Horretarako, 25 orduko ikastaro bat diseinatu du, astebetean (5 ordu egunean), mugikorraren, tabletaren eta ordenagailuaren erabilerari buruzkoa; posta elektronikoko kontu bati alta ematen eta kontu hori kudeatzen ikastea; Interneterako konexioak erabiltzea; Nafarroako zerbitzu publiko nagusien online eskaerak kudeatzea; bideokonferentzietarako sarbidea; sinadura elektronikoa; eta testuak edo curriculuma idaztea. Saioak praktikoak izango dira, eta trebetasun eta erronka pertsonalera bideratuta egongo dira.

Bi prestakuntza-maila daude, ekipamenduetan eta nabigazioan esperientziarik ez dutenentzat (1 maila) edo nozio batzuk dituztenentzat (2 maila). Saioak presentzialak eta/edo etxeko lana izango dira.

Internet bidez eman dezakezu izena: https://formacion.navarra.es/eu/ edo Barañaingo udaletxera joanda:

  • Herritarrentzako Arreta Bulegoa 948 286310
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 948 199870
  • Udal Telezentroa    948 197295
Data Tokia   Maila
Abuztuaren 31tik irialaren 4ra Telezentroa 1
Irailaren 7tik 11ra Telezentroa 2

EMAN IZENA!! formación. navarra.es

Nola bete ikastaroetan izena emateko fitxa (youtube)