Kultura



Gabonak gainean ditugu eta, iaz egin zen moduan, Udaletxe plazan karpa bat jarriko du Udalak, hainbat jarduera bertan egiteko, nagusiki haurrei zuzendurikoak. Hona hemen egitaraua: GABONETAKO KARPAREN EGITARAUA 2019

Oharra: Abenduaren 22an -igandez-, Patata Tropikalaren “Niararen Bidaia” haurrendako saioa (euskaraz) behin betikoz 13:00etan izanen da.

Oroitarazten dizuegu, plazako karpan izanen diren jarduerez gain, ohikoak ditugun hurrengoak ere izanen ditugula txikienentzako bereziki:

-Olentzerorekin eta Mari Domingirekin kalejira, abenduaren 24an, 18:00etan. Ibilaldia herriko kaleetan Barna Barañaingo musika-elkarteekin. Irteera: Barañaingo Lakutik. Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko ekitaldia. Bukaeran, Larraindantza, Barañaingo Gaiteroekin eta bertso saioa Barañaingo Bertso Eskolarekin. Antolatzailea: Barañaingo Jai Batzordea.

-Barañaingo Errege Magoen Desfilea, urtarrilaren 5ean, 18:30ean. Nelson Mandela-Bakearen plazatik Barañain Auditorioraino. Antolatzailea: AKABAR-Asociación Cabalgata de Barañáin.

2019ko Azaroa-abendua agenda kulturala  argitalpenean gabonetan ohikoak diren eta publiko orori zuzendurikoak diren beste hainbat jardueraren berri izan dezakezue: kalejira Harizti taldeko dantzari txikiekin, Barañaingo Txistulariekin eta Barañaingo Gaitariekin; musika Luis Morondo Musika Ikastetxeko orkestra txikiarekin, gaztearekin eta abesbatzarekin (gabonetako kontzertua) Auditorioan; gabon-kantak Canto Pueblo Viejo elkartearekin Barañaingo Domingotar ahizpen egoitzan; gabon-kantak herriko kaleetan barna Barañain Abesbatza, Canto Pueblo Viejo, Euskal Kantak eta Ezpelur Dultzaineroekin. Halaber, agendan Done Eztebe Barañaingo zaindariaren eguneko -abenduak 26- egitaraua ikusi ahal izanen duzue, eta ohikoak diren bi erakusketen informazioa ere: Jaiotza erakusketa Udaletxean (abenduaren 13tik -inaugurazio eguna Canto Pueblo Viejo elkartearekin- urtarrilaren 9ra arte) eta Olentzero eta Mari Domingiren kartel lehiaketako haurren lanak Kultura Etxeko Erakustaretoan (abenduaren 16tik 23ra). 

Jarduero oro gustuko izanen duzuelakoan gaude!