Kirolak



Barañaingo Udalak Kirol ikastaro eta tailerretan izena emateko eta berritzeko epea zabalduko du 2020ko urtarrilean. Kirol ikastaro eta tailerrak gazte-helduei zuzendurikoak dira, 2. lauhilekorako (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarteko ikastaroa).

* Kirol ikastaroak: gazte-helduei zuzendurikoak dira, 2. lauhilekorako (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarteko ikastaroa). Izena emateko adin eskakizuna ondokoa da: 17 urtez goitikoentzat (2002. urtean, eta aurretik, jaiotakoak, salbu 15 eta 30 urte bitarteko Gazteentzako Karatea, 1989 – 2004 urteetan jaiotakoak). Adinekoentzako ikastaroetako edo Kirol Eskoletako partaide baldin bazara, EZ duzu 2020ko urtarrilean izena eman behar,  izena eman baitzenuen jada ikasturte osorako, maiatzaren 31 arte alegia.