Euskara, Kultura eta Berdintasunerako Arloek antolatua.

Berriz ere gozatu ahal izanen dugu dokumental formatua duen zine ziklo honekin, azaroko hurrengo astearteetan, Kultura Etxeko Erakustaretoan, 19:00etan.

Lehenengo dokumentala “MIKELE” izanen da, 12an, asteartez.

Zikloa hurrengo dokumentalek osatzen dute:

  • Azaroak 12, asteartez: “MIKELE” (Ekhine Etxeberria, 2017. urtea, 45 min.).
  • Azaroak 19, asteartez:”WOMAN” (Medicusmundi eta Kanaki Films,  Raúl de la Fuente zuzendaria, 2019. urtea, 21 min.).
  • Azaroak 26, asteartez: “EUSKALTZAINDIA. EGUNAK eta LANAK” (Fermin Etxegoien, 2018. urtea, 85 min., euskaraz).

Jaitsi kartela zikloaren egitarau osoarekin

Dokumental sorta hau atseginez hartuko duzuelakoan gaude!