Garrantzizkoenak


Pegatina lehiaketa Barañaingo festetan “berdintasuna eta tratu onak” lelopean 2018

Barañaingo Udalaren Gazteria Programak eta Berdintasunerako Arloak aurten ere Barañaingo festetan “berdintasuna eta tratu onak” lelopeko Pegatina Lehiaketa antolatu dute. Barañainen erroldatutako gazte guztiek parte hartu ahal izanen dute, 12 eta 30 urte bitartekoak badira. Gaia lelo bat (esaldi laburra) eta irudi bat izanen dira, neska eta mutilen arteko berdintasunaren adierazgarri izanen direnak, eta Barañaingo
irakurri gehiago

Kirolak – 1.000.000 urrats erronka.

Barañaingo Udalak ongi etorria eman die lehengo aldiz egiten den milioi bat urrats erronkako partaideei. Barañaingo Udalak eta Sedenak antolatzen dute. Martxoaren 23an taldeei urratsen kontrolerako beharrezkoak diren podometroak eta erregistro orriak (banakakoak zein taldekoak) banatu zitzaizkien. Erronkan 27 taldek eman dute izena. Guztira 110 pertsonek hartuko dute parte. Apirilean taldekide guztien artean 1.000.000 urrats egin
irakurri gehiago

Kultura – Titere eta Txotxongilo Jaialdiaren egitaraua 2018

Barañaingo Udalak atsegin handiz aurkezten dizue Nazioarteko Jaialdi honen egitaraua. Jaialdiak hogeita lau udaberri egin ditu Barañaingo hainbat plazetan, mota eta jatorri askotariko txotxongiloren magiari esker bai ttiki eta bai handiak emozionatuz eta ongi pasaraziz. Nafarroan bakarra den Nazioarteko Jaialdi honetan, 2018ko maiatzaren 4a eta 6ra bitarte gozatzeko aukera izanen dugu jarduera ezberdinekin: erakusketak Kultura Etxean,
irakurri gehiago

Zirkulazio zerga eta Pasabideen tasak

Barañaingo Udalak jakinarazten dizue, 2018 urteari dagokion PASABIDEEN Tasen eta ZIRKULAZIO Zergaren borondatezko ordainketa egiteko epea 2018ko apirilaren 26an amaituko dela.

Euskara-XXIX. Literatura Lehiaketa Gazteentzat

Barañaingo Gazteentzako Literatura Lehiaketak euskararen ekoizpena du xede; hots, haur eta gazteek euskara erabil dezaten eta, era berean, sormena garatu euskaraz. Epaimahaikide aritzen dira bai Sahats-IKAko irakasleak baita Alaitz Ikastetxe eta Institutukoak ere. Gure esker ona luzatzen diegu guztiei elkarlan oparo honengatik. Anima zaitezte eta hartu parte. OINARRIAK

Euskara-XXIX. Literatura Lehiaketa Haurrentzat

Barañaingo Haurrentzako Literatura Lehiaketak euskararen ekoizpena du xede; hots, haur eta gazteek euskara erabil dezaten eta, era berean, sormena garatu euskaraz. Epaimahaikide aritzen dira bai Sahats-IKAko irakasleak baita Alaitz Ikastetxe eta Institutukoak ere. Gure esker ona luzatzen diegu guztiei elkarlan oparo honengatik. Anima zaitezte eta hartu parte. OINARRIAK

Hezkuntza: HITZALDIA

Elikadura trebetasunen eta hizkuntzaren estimulazioa 0-6 urte bitarteko haurrengan. Charla- taller – Hitzaldia

Hezkuntza-Diru-laguntzen deialdi publikoa Guraso Elkarteentzat 2017/2018 ikasturtean

http://www.baranain.es/es/educacion/ https://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2018/59/Anuncio-28/

Kultura – Erakusketak APIRIL-MAIATZean, Barañaingo dendetan, ikas-zentrotan eta beste hainbat tokitan

ERAKUSKETA BARAÑAINGO DENDETAN ETA BESTE HAINBAT TOKITAN Barañaingo Udalaren Kultura Arloak, Telezentroan kokaturiko Merkataritza-Enplegu Arloak lagunduta, hurrengo erakusketa antolatu du apiril-maitzerako laster herrian izanen den 2018ko Txotxongilo Jaialdiaren barneko jardueren artean: “Haur-gazteen txotxongilo erakusketa”, “Nire txotxongiloa egiten 2017″ eta “Txotxongiloei buruzko istorio bat irudiztatuta edo komiki eran 2017″ lehiaketetan parte hartu dutenekin. APIRILA-MAIATZA 2018: “Nire txotxongiloa egiten dut 2017″ eta “Txotxongiloen istorio bat
irakurri gehiago

Deialdia, administrari-ofizial izateko bi izangai-zerrenda osatzeko, B2 edo C1 euskara mailarekin, aldi baterako kontratu bidez betetze aldera.

Deialdia, Ofizial administrari bi zerrenda osatzeko, hautaketa-proben bidez, euskara eskakizunarekin, Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan, Lagunak Udal Zerbitzuan eta Luis Morondo Musika Eskolan sortzen diren beharrak betetzeko, bat prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran, eta bestea aldi baterako kontratazioak egiteko. Eskaerak aurkezteko azkenengo eguna: 2018/04/27 Iragarkia NAOn Oinarriak

Deialdia, Barañaingo Udalean kultur eragile lanean aritzeko bi hautagai-zerrenda osatzeko, euskara ezagutzarekin, aldi baterako kontratu bidez betetze aldera.

Deialdia, Kultur Eragile lanean aritzeko bi hautagai-zerrenda osatzeko, hautaketa-proben bidez, Barañaingo Udalean sortzen diren beharrak betetzeko; bat prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran, eta bestea aldi baterako kontratazioak egiteko. Eskaerak aurkezteko azkenengo eguna: 2018/04/27 Iragarkia NAOn Oinarriak

Kultura – 2018ko Barañaingo Titere Jaialdia iragartzeko kartela

XXIV. Barañaingo Titere Jaialdia iragartzeko XIV. Kartel Lehiaketaren Epaimahaiak epaia eman du hurrengo kartela saritzeko: Kartel irabazlea: “¡El Festival está que arde!”,  Eusebio Medina Ureña egilearena (Berriozar-Nafarroa)   Honako hauek izan dira OINARRIAK – Titere Jaialdia Kartel Lehiaketa 2018