Bulego ordutegia: Astelehen, ostegun eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara.

Arduradun politikoa: Txuma Huarte

Helbidea: Bake plaza z/g.

Telefonoa: 948 26 55 58.

Posta elektronikoa: pio@baranain.com

Egungo gizarte modernoetan oraindik ere ezberdintasuna aurki dezakegu gizon-emakumeen artean, bizitzako esparru orotan. Genero arteko ezberdintasun-gertakari horretan oreka benetakoa eta eraginkorra lortzeko bide luzea daukagu egiteko oraindik; hartara, Barañaingo Udalaren Berdintasunerako Arloak tinko dihardu lanean udalerrian gizon-emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko, modu horretan berdintasunak herritar oro zipriztindu dezan, eta bertako administrazioan ere abiarazi dadin berdintasuna. Barañainen bi tresna baliotsu dauzkagu gizon-emakumeen arteko berdintasuna lortzeko:

 Berdintasunerako Udal Batzordea: kontsultarako organoa da, ordezkari politikoek, teknikoek eta agente sozialek osatua, eta egitekoen artean honakoak ditu: udalerriko emakumeen elkarteak ordezkatzea eta bi sexuen arteko berdintasuna sustatzea.

 III. Gizon-emakumeen Berdintasunerako Plana 2011-2014 : lan-dokumentua da, zeinek genero berdintasunaren esparruan udal arloetako jarduera bideratzeko jarraibideak eskaintzen baititu datozen lau urteetarako (2011-2014).

III. Gizon-emakumeen Berdintasunerako Plana 2011-2014

Hona hemen Berdintasunerako Arloaren eginkizunak:

– Burutzea Barañaingo Gizon-emakumeen Berdintasunerako III Plana 2012-2014, haren garapenerako inplikatuta dauden esku-hartze arlo, gizarte eragile eta erakunde ezberdinekin elkarlanean.

– Diseinatzea, bultzatzea eta ebaluatzea nola sartu genero ikuspuntua, pixkanaka, Barañaingo udalaren arlo ezberdinetan.

– Udalaren arlo ezberdinei aholkularitza eskaintzea berdintasunerako printzipioa ezar dezaten haien politika publikoetan zein erabakietan.

– Aldeko ekintzak definitzea, baita aholkularitza eta elkarlana eskaintzea ere haien garapen eta inplementaziorako.

– Diseinatzea eta kudeatzea Sentsibilizazio, informazio eta prestakuntza programak publiko ezberdinentzako.

– Babestea eta bultzatzea emakumeen elkarteen parte-hartze soziala eta politikoa.

– Babestea eta bultzatzea Berdintasunerako Udal Kontseilua, haren garapenean eta egiten dituen proposamenetan.

– Udalerriko gizon-emakumeen arteko ezberdintasunak eta/edo sexu indarkeri egoerak hautematea eta horiek deuseztatzeko baliabide berriak bilatzea.

– Finantzatze iturriak bilatzea, bertako esparruan eta nazionalean, eta arloko baliabideak kudeatzea.

– Jasotzea gizon-emakumeen arteko berdintasunaren gaineko iradokizunak eta proposamenak, udalaren edozein arlotik, herritar, agente sozial zein ekonomikoengandik.

– Genero berdintasuna sustatzea udalerrian, osorik hartuta, gizon-emakumeen arteko berdintasunaren oinarria egiazkoa bihurtu eta gauzatu dadin.

PROIEKTOAK

Barañaingo Ahalduntze Eskola

Hezkuntza-proiektua Barañaingo Ikastetxe eta Institutuetan -Hezkidetza: bakerako hezteko modu bat (Tamaina 36Kb).

Hizkuntzaren erabilera ez-sexistarako gida (Tamaina 152Kb).

Tratu onerako kontratuaren koadernoa (Tamaina 719Kb).

SENSIBILIZAZIOA

Barañain berdintasunaren alde

Tratu txaren biktimen eskubideen dekalogoa