I. Barañaingo Neguko Azoka

December 22, 2017

CUL-bannerneguko-azoka

Barañaingo Jai Batzordeak eta Barañaingo Udalaren hainbat arlok (Euskara, Kultura, Kirola eta Jarduera Fisikoa, Gizarte Zerbitzuak) antolatu dute I. Azoka hau, ondokoekin elkarlanean: Iruñerriko Mankomunitatea, herriko kultur taldeak,  elkartasunerako entitate sozialak eta kirolerakoak, hainbat artisau. Azokak abenduaren 22tik 31ra bitarte orotariko jarduerak hartuko ditu bertan (Udaletxeko plazan kokaturiko karpa barruan): elkartasunezko azoka eta artisautza-azoka, artisautza-feria, ipuin-kontalariak eta haurrendako antzerkia euskaraz (“Azken Eguzkilorea”), haurrendako eta helduendako tailerrak birtziklapenerako, birtziklapenezko puzgarriak, Barañaingo kultur-taldeen emanaldiak. Egitarauak jasotako jarduera oro doakoa da.

Oroitarazten dizuegu haur zein helduendako tailerretan parte hartzeko nahitaezkoa dela aurretik izena ematea 012 Herritarrendako Arreta Zerbitzura deituta,  abenduaren 18tik 21era.  Jarraian, egitarau osoa doakizue (Gozatuko duzuelakoan gaude!):

CUL-DiptikoaIBarañaingoNegukoAzoka2017


<< atzera