AAME TXARTELA BERRITZEA 2019rako

Jakin ezazue 2018ko abenduaren 1etik eskuratu ditzakezuela herriko AAME lekuetan aparkatzeko txartel horiek, txartelak berritzeko administrazio prozesua abian jarri baitugu. Txartelak indarrean egonen dira jaulkitze egunetik hasita –abenduan- 2019 urte osoan. Halere, 2018ko txartelek balioa dute 2019ko urtarrilaren 31 arte. Txartelaren titularrak zaretenok gutuna jasoko duzue etxean, abenduan zehar, eta bertan jarraibideak ere bai (ereduak erantsita). Eskatzen dizuegu, arren, zorrotz betetzea epeak eta gutuneko jarraibideak, Herritarrak Hartzeko bulegoa kolapsatu ez dadin, finkatu diren egunetara zorrozki mugatuta programatu baitute prozesu guztia.

Gutuna-baldintzat ez

Gutuna-baldintzat bai-helbidertugabe

Gutuna-baldintzat bai-helbideratuta

Informazio gehiagorako, atxikita doazen agiriak kontsulta daitezke eta baita planoa ere.

Aldi Baterako Aparkatze Murriztuko Eremua (AAME edo Eremu Berdea) erregulatzen duen Araubidea.

1 eremuaren planoa

APARKATZE-TXARTELERAKO ESKAERA ORRIA

Eskari orria, jaitsi eta Herritarrak Hartzeko Bulegoan aurkezteko(Inprimakia bete eta aurkeztu Herritarrak Hartzeko Bulegoan. Ezarri diren baldintzak betetzen badituzu txartela jasoko duzu etxean).
Aparkatze-txartelerako eskaera orria (Inprimakia bete eta klikatu “Bidali” botoia sakatzen duzunean amaituko da prozesua. Ezarri diren baldintzak betetzen badituzu txartela jasoko duzu etxean).

1  eremuan, bereziki bizilagunendako diren aparkatze murriztuko guneak ezartzen dira (puntu urdina planoan), eta horiek erregulatzeko ordutegia etengabea izango da egunaren 24 orduetan eta astearen 7 egunetan. Eremu horien mugatzea, era berean, 1 eranskineko planoan azaltzen da.

 

Orduak

00:00etatik 10:00etara

10:00etatik 21:00etara

21:00etatik 24:00etara

Astelehenetik ostiralera MURRIZTUA LIBRE MURRIZTUA
Larunbat eta jai bezperetan MURRIZTUA LIBRE LIBRE
Igande eta jaiegunetan LIBRE LIBRE MURRIZTUA