HERRIKO FESTAK

April 12, 2013

Ekaineko azken asteburuan (asteazkena eta igandea bitarte, zehazki) Barañain erabat aldatzen da. Goiz-goizetik, kaleek mugimendua bizi dute, auroroei eta dianei esker. Jarduerek gaua ongi sartu bitarte irauten dute.

Txupinazoa Udaletxetik botatzen da asteazkenean, arratsaldeko 7etan. Une horretatik aurrera, kaleak eta plazak jendez gainezka jartzen dira, gozatzeko prest dagoen jendez gainezka. Orkestrak, su artifizialak, zezen ikuskizunak (orain gutxi berreskuraturikoak) ezinbesteko osagai bilakatzen dira herritarren eta bisitarien arreta erakartzeko.

Txikienek protagonismo berezia hartzen dute hainbat jardueretan: haurrentzako trenean, haurrentzako entzierroan, zezensuzkoan, izaera ludiko-kulturala duten bestelakoetan, eta, halaber, Udalbatza Txikiari eginiko botere eskualdatzean.

Edadetuek ere egun bat daukate haien omenez. Egun horretan meza, bazkaria eta festa eskaintzen zaie.
Dantzaldiak, herriko tabernak eta txosnak dira gazte jende gehien biltzen dituzten guneak. Txosnetan hainbat jarduera antolatzen dira, hala nola, kontzertuak eta ostiral gauean Akelarrea. Galdu ezin diren beste jarduera batzuk kalderete lehiaketa, dantza topaketa, erraldoi eta buruhandien konpartsen topaketa, jota jaialdia eta artisautza feria ditugu.

Eta, heldu diren bezalaxe, joan ere egiten dira jaiak. Igandean, gaueko hamabietan, gaixoa ni (pobre de mí) delakoak eta azken trakak argi adierazten dute jaien agurra hurrengo urtera arte.

HIRITAR OSPETSUA

Txupinazoa bota baino ordubete lehenago urte horretako hiritar ospetsuari omenaldia egiten zaio. Omenaldi hori “Vivir en Barañáin” herri-aldizkariak antolatua da.

Maiatzean hautagaiak ezagutzera ematen ditu aldizkariak, eta, irakurleak dira horietako bat hiritar ospetsu gisa hautatzen dutenak bozketa bidez.

Ekimen honi esker herritar nabarmenek gizarte, kirola, kultura edo komunitatearentzako jardueren alorrean eginiko lana edo izandako lorpenak saritzea lortzen da.

Ekitaldi berean festetako kartel lehiaketaren irabazleek sariak jasotzen dituzte.

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSA

Orain urteak festetan partaidetza berezia duen talderik badago, herriko kaleak kolorez zipriztinduz, Barañaingo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa da talde hori.

Hirurogei bat taldekide ditu Konpartsak, 8 eta 28 urte bitartekoak. Konpartsako kideak dira erraldoiak dantzatzearen arduradunak. Hona Konpartsak dituen bi bikote erraldoiak: On Kixote eta Dultzinea, eta, Iruindarra eta Eskualdeko emakumea. 2003an Konpartsak hogeita bosgarren urteurrena ospatu zuen.

Erraldoiek beti izaten dituzte bost buruhandi lagun: Sorgina, Napoleon, Pailazoa, Konpartsazalea, eta Tuterarra. Horiekin batera bi zaldikoak joaten dira, Pixie eta Dixie.


<< atzera