LEKUA: LAKUKO ANFITEATRO NATURALEAN


ORDUTEGIA: 20:00-21:30


OHARRA: Eguraldi txarra egitekotan, kontzertua Kultura Etxeko Erakusketa aretoan egingo da





Espectáculo musical |

The Good Time Rollers musika proiektu bat da Lindy Hop-aren dantzarientzako. Jazz seikote eta abeslari batek osatzen dute eta ohiko jazzetik hasi eta Booggie Boogie edota 50. hamarkadako Rock & Roll-a egiten dute, besteak beste.

Honako toki hauetan aritu dira: Donostiako 52 Heineken Jazzaldia, Riojako Jazz entre Viñedos jaialdia, Iruñako Auzokale zikloan, Nafarroako Kultur zikloan, Iruñako Spring Lindy Weekend, edota Uharteko Arte Museoan, Zentralen, Hell Dorado, etb.

Maiz, Iruñeko swing agertokietan kolaboratzen dute, baita inguruko Erkidegoetan (Araba, Gipuzkoa, Rioja..) festak eta tailerrak eginez.

Proposamen honetarako Espainako iparraldeko jazz musikari hoberenetarikoak ekarri dituzte:

Terela Gradín, ahotsa

Iñaki Rodríguez, saxo, clarinete, ahots eta narrazioak

Alberto Sanzol, trompeta

Luisa Brito, contrabaxua

Ramón García Lara,pianoa

Hilario Rodeiro, bateria