IZEN-EMATEA

  • Izena emateko tokia: Baragazte edo 948385925 telefonoan

  • Zenbatekoa: Daon edo 2€





|

  • Urriaren 25ean, 18:30ean, ostirala, pintxo interkulturalen tailerra egingo dugu berriro. Pentsatu sukaldatu nahi duzun pintxoa, kontaiguzu behar dituzun osagaiak eta etor zaitez ostiralean sukaldatzera. Doan.
  • Zentzumenen ibilbidea. Azaroaren 15ean, ostirala, 20:00etan, etorri Baragaztera eta gozatu zentzumen ibilbideaz, Esther Cremaes, Sexu eta Ugalketa Osasuna Artatzeko Zentroaren sexu-hezitatzailearen laguntzarekin. Eman zure izena urriaren 30etik azaroaren 9ra Baragazten. Doan.
  • Otaku Day Barañáin, Navar Manga Elkartearen eskutik. Egun osoan zehar, abenduaren 21ean, larunbata, bideo-jokoez, jokoetaz eta txapelketetaz gozatzeko aukera izango duzu. Sarrera librea eta doan.
  • “Barañaingo nire txokorik kuttunena 2019” Argazki Lehiaketar. Gustoko duzun, zerbait transmititzen dizun, denbora luzez egoten zaren… lekuren bati argazki bat atera eta bidali baragazte@baranain.com azaroaren 4tik 23ra. Ez ahaztu gero, gutun azal batean, kanpoan argazkiaren izenburua eta adina jarri eta barruan zure datu pertsonalak jartzea eta Baragaztera ekartzea. Sariekin! (informazio gehiago azpian atxikitutako oinarrietan).
  • Izotz pistara ateraldia. Abenduaren 13an, ostirala, etor zaitez gurekin Uharteko izotz pistara arratsalde pasa. 2€ko prezioa dauka (garraioa eta sarrera barnean). Eman zure izena azaroaren 8tik abenduaren 7ra Baragazten.

Jarduera desberdinak antolatu ditugu ere azaroaren 25aren inguruan, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna:

  • Scape room “Quality Now!”. Barañaingo Berdintasun Arloarekin batera, azaroaren 23an, larunbata, 50-60 urteetara joateko aukera izango duzue, urte horietan girotutako gela batean sartu eta 2019 ra itzultzen saiatu beharko zarete. Ateratzeko gai izango zara? Ze gauzak aldatu dira garai horretatik gaur egungora? Prest zaude garai horretan emakumeen bizimodua eta egungoa sentitzera? Zure izena eman Baragazten azaroaren 2tik 20ra. (bost edo sei pertsoneko taldeak gehienez). Doan.
  • Irudi-transferentzia. Egun honekin zerikusia duten argazkiak urriaren 15etik azaroaren 8ra bidali eta etor zaitez Baragaztera azaroaren 11etik aurrera egurrezko taula batean jartzeko.
  • Karaoke morea. Sexistak ez diren abestiak badaudelako, etorri Baragaztera azaroaren 30an eta abestu!

Plan hobeagorik bururatzen zaizkizu?

BASES CONCURSO DE FOTOGRAFIA MI LUGAR FAVORITO DE BARAÑAIN