Udako Gazte Txokoa Baragazten

May 29, 2017

Barañaingo Udalaren Gazteria Programatik 2017ko udarako Gazte Txokoa antolatu da.
- Barañainen erroldatuta eta 12 -16 urte bitarteko gazteentzat (edo 12 urte 2017. urtean betetzen dituztenak) zuzenduta dago, zeinek, hezkuntza-laguntza beharrak eta bestelako aisialdi jardueretan parte hartzeko zailtasunak dituzten.
- Ordutegia hauxe da:
· Gaztelerako taldea astelehen eta asteazkenetan.
· Euskarazko taldea astearte eta ostegunetan.
Biak goizeko 10:00etatik 13:00etara izango dira: 10:00etatik 11:00etara hezkuntza laguntza, 11:00etatik 11:30era asanblada eta hamaiketakoa eta 11:30etik 13:00etara ateraldia, jokuak, tailerrak, etab.
- 3 euroko prezioa dauka uda osorako.
- Izen ematea Ikastetxeen Orientazio Zerbitzuan egingo da BAKARRIK (izen emate orriak Baragazten eskuratu daitezke edo Ikastxean bertan).
- Izena emateko epea ekainaren 6tik 21era da.
Informazio gehiago kartelean edo Baragazten (bertan, baragazte@baranain.com edo 948.38.59.25).

Espacio joven- Gazte txoko 2017


<< atzera