ZAINDARIA

April 12, 2013

Done Ezteberen irudia 1989an agertu zen, Herri zaharrean, lehengo erretorearen etxean, kaxa batzuen artean zokoraturik eta nahiko hondaturik. Kultura Batzordeak iniziatiba hartuta, eta Bianako Printzea Institutuarekin elkarrizketak izan eta gero, María Concepción Aguirre Martínez andreak irudia zaharberritu zuen: pieza garbitu, koloreaniztun imitazioa egin, eta irudia babesteko berniza eman zion.

Done Ezteberen eskultura nabarmen hau XVII. mende hasierakoa da, erromatarren azken garaikoa. Parrokiako erretaularen osagai zen, eta bere koloreaniztasuna, Fermin Huarte jaunak sortutakoa, Juan Claver eta Sebastián de Zárate margolariek 60.000 errealetan tasatu zuten 1627. urtean. Olibondo egurrean zizelkatua dago, metro eta erdi inguruko tamainan; saindua zutik ageri da, contraposto eran, gorputza zertxobait jiratua, tolestura lodidun dalmatikarekin jantzia, eskuetan dauzkala hil zen arte bota zizkioten harriak.

Zaharberritu eta gero, irudia 1991ko urritik Barañaingo Done Eztebe parrokian eta San Paulo elizan dago.


<< atzera