Helbidea: Udaletxe plaza z.g. 31010 Barañain (NAFARROA).

Telefonoa: 948 28 63 10 (Ext. 1354) Faxa: 948 28 63 08.

E-Posta: educacion@baranain.com

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Arduradun politikoa: Ainhoa Oyaga Azcona.

Ofizial administraria: Manuel San Gil.

0-3 URTE BITARTEKO HEZKUNTZA

__________________________________________

Egun, 0-3 urte bitarteko bi ikastetxe daude herrian, eta biek dute udal titulartasuna.

Ikastetxea

Helbidea Telefonoa e-posta
Barañain I (euskara) Udaletxeko hiribidea z/g 948 186950 einfantil@baranain.com
Barañain II (gaztelania) Zizur Zendeako erronda, 54 948 287693 einfantil03@baranain.com

 

Barañain I ikastetxea 1985/1986 ikasturtean hasi zen martxan Haurtzaindegi bezala (hasieran 2 urteko haurrekin, gero 1-2 urtekoekin eta, azkenik, 0-3 urte bitartekoekin), bai gaztelaniaz bai euskaraz.

Barañain II ikastetxea 2007/2008 ikasturtean jarri zen martxan 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Bigarren ikastetxe hau ireki zenean moduluak banatu ziren: euskarazko irakaskuntza I. ikastetxean eta gaztelaniazkoa II. ikastetxean.

Gaur egun, ikastetxe biak daude Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduaren eta Barañaingo Udalaren arteko lankidetza Hitzarmenaren barne. Aipatu hitzarmenaren bitartez, urtero berritzen dena, udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa eta ekipamendua finantzatzen da.

Bi ikastetxeen artean, guztira, 150 plaza eskaintzen dituzte, eta biek dute jantokiko zerbitzua. Hori dela eta, Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak badu diru-laguntzen programa jantokiko tarifa ordaindu ezin duten familientzat.

2017-2018 IKASTURTEA:

2017-2018 Ikasturtea

Borondatezko baja partea

2018-19 IKASTURTEA:

JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS (Barañáin I-Euskera)      JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS (Barañain II- Castellano)

Carta Concejala del Area

Falimientzako argibideak Barañaingo Udal Haur Eskoletan sartzeko

Onartuta izateko eskabidea

Onartuta izateko eskabidea

Eszedentzia adierazpena

Familiaren errenten eta dirusarreren zinpeko adierazpena  (PFEZ egitera derrigorturik ez daudenentzat)

Onartuen eta kanpo geratu direnen bhin-behineko zerrendaBARAÑAIN I (euskera/euskara)   BARAÑAIN II (castellano/gazletania)

NOTA/OHARRA          Alkatearen Ebazpena

Onartuen eta kanpo geratu direnen behin betiko zerrenda:   Barañáin I (euskera/euskara)       Barañain II (castellano/Gaztelania)

Formalización de matrícula

Matrikula inprimakia

Familiaren errenten eta dirusarreren zinpeko adierzpena  (para quien no tenga obligación de hacer IRPF 2017)

18/19 Ikasturtea. PENDIENTE

Eskolaurreko, Haur eta Lehen Hezkuntza

Badira Barañainen 4 ikastetxe, eskolaurreko, haur eta lehen hezkuntza ematen dutenak, eta 3 urtetik 12 urte bitarteko neska-mutilak hartzen dituzte.

Horietako hiru publikoak dira –Nafarroako Gobernuaren mende daude-, eta bestea –Santa Luisa de Marillac- pribatua da, 1958. urtetik kontzertu orokorreko araubidea du, eta Karitateko Alabak erlijiozko kongregaziokoa da.

Hiru ikastetxe publikoek, Sahats (A+G hizkuntza eredua), Alaitz (D hizkuntza eredua) eta Eultza (A+G hizkuntza eredua), jantokiko zerbitzua eskaintzen dute, gurasoek ordainduta. Halere, jantokiko tarifak ordaindu ezin dituzten familientzat, Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak badu diru-laguntzen programa.

Ikastetxea Titularra Helbidea Telefonoak/Faxa e-posta
Sahats Nafarroako Gobernua Erdiko hiribidea 1

948 19 85 37

Faxa: 948 278479

cplossaus@educacion.navarra.es

http://lossauces-sahats.educacion.navarra.es/web

Alaitz Nafarroako Gobernua Erdiko hiribidea 3 948 28 60 15 Faxa: 948 286126

cpalaitz@educacion.navarra.es

cpalaitz-administraria@educacion.navarra.es

http://alaitzikastetxea.educacion.navarra.es

Eultza Nafarroako Gobernua Eultzako hiribidea 54

948 28 60 95

Faxa: 948 286381

cpeulza@educacion.navarra.es

http://centros.educacion.navarra.es/cpeulza/web

Santa Luisa de Marillac Pribatua Pedro Bidagor 2 948 25 07 85

administracion@santaluisa.es

www.santaluisa.es

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa

Barañainek DBH eta Batxilergoko bi ikastetxe publiko ditu, batak irakaskuntza gaztelaniaz ematen du eta besteak euskaraz.

Santa Luisa de Marillac ikastetxean DBH ere ematen da.

Ikastetxea Titularra Helbidea Telefonoa e-posta
DBH Barañain Nafarroako Gobernua Erdiko hiribidea 3 948 28 60 16

iesbaran@educacion.navarra.es

http://centros.educacion.navarra.es/iesbarpro/

DBH Alaitz Nafarroako Gobernua Iruñeko etorbidea 18-B 848 43 11 90

iesalaitz@educacion@navarra.es

www.alaitz.net

Beste hezkuntza-zerbitzu batzuk

Badira bi zentro-tailer ere, eskolatu gabeen arazoak dituzten gazteentzat, eta Nafarroako Gobernuko lanbide tailerrekoak dira. Batak arotzeria metalikoa irakasten du, eta besteak automobilgintza.

Barañainek badu euskaltegi bat, haren kudeaketa pribatua da eta diru-laguntzak jasotzen ditu Udalarengandik.

Azkenik, Luis Morondo Udalaren Musika Ikastetxea –udal patronatu bezala eratua- zeinetan oinarrizko eta erdi mailako musika irakasten baita, gutxi gorabehera 800 haur eta helduei.

Ikastetxea Titularra Helbidea Telefonoa e-posta

Barañaingo Lanbide Tailerra

(CIP Virgen del Camino)

Nafarroako Gobernua

Industrialdea

2. Nabea

948 18 12 37

tp.barana@educacion.navarra.es

www.virgendelcamino.com

Barañaingo Lanbide Tailerra

(Donapea BH Institutua)

Nafarroako Gobernua

Industrialdea

Bigarren Fasea,

10. Nabea

948 18 12 67
Sahats Euskaltegia

Pribatua, udalaren

diru-laguntzekin

Haraneko etorb. 2, Behealdea 948 18 83 25 baranain@ikaeuskaltegiak.eus
Luis Morondo Musika Ikastetxea Udala Nafarroako komunitatea k./ 2 948 18 53 43 Faxa: 948 18 53 43

JARDUERAK

“IRAKURZALETASUNA BULTZATZEKO KANPAINA”

Udalaren hezkuntza-programa hau 1993/1994 ikasturteaz geroztik garatzen da Barañaingo ikastetxeetan. Irakas-baliabide multzoa eskaintzea du xede; baliabide horiek erraztu ditzaten, alde batetik, irakurzaletasuna –testuen eta irakurleen arteko bitartekaritza babestuz- eta, bestetik, kalitatezko egungo literaturarekiko harremana.

Ikasleekin lantzen diren jarduerak dira, besteak beste: Idazle eta irakurleen arteko topaketak, Ahozko kontakizun saioak eta Testuak ahozkotasunera.

Enpresa espezializatu bat da Kanpainaren garapenaz arduratzen dena.

Calco_19

“HIRI UDALEKUAK”

1999-2003 legegintzaldian eman zitzaion hasiera jarduerari “Udako kirol-jokoak” izenarekin.

Helburuak dira, besteak beste, haurrek goza dezaten oporretan haien aisiaz jarduera ludikoak eginez goizetan, talde lanak eginez helburu komuna lortzeko, parte hartuz hainbat jarduera eta jokoetan: lantzen dituztenak aurkezpena, harremana, hautematea, oreka, gorputz-adierazpena, behaketa, espazioaren eta denboraren antolaketa, animazioa, erlaxazioa, trebetasuna eta uretakoak.

Helburu horietara iristeko indukziozko pedagogian oinarritzen diren jarduerak burutzen dira, jakin-mina pizten dutenak eta autoikaskuntzarako trebetasuna garatu. Metodologia aktiboaz ari gara, parte-hartzailea, irekia, malgua eta gogo-pizgarria.

Udalekuen garapenerako, urtero, gai edo hari bati heltzen zaio. Jarduerak taldeka (euskarazkoak eta gaztelaniazkoak) lantzen dira, Barañaingo ikastetxe publikoetako patioetan eta beste instalazio batzuetan (plazak, Lagunak elkartea, e.a.).

Udan egiten dira eta parte-hartzaileak –Barañainen erroldatuta- 4 urte baino gehiago eta 14 baino gutxiago izan behar duten neska-mutikoak dira.

Enpresa espezializatu bat da jarduera honen garapenaz.

Verano 2018



“UDALBATZA TXIKIA”

2000. urtean jarri zuen martxan jarduera hau, garai hartan Hezkuntza, Prestakuntza eta Enplegua izena zuen Batzordeak.

Zozketa bidez (parte hartzen dute bertan Barañainen erroldatuta dauden 10 urteko neska-mutikoek) Udalbatza Txikiko kideak hautatzen dira. Horien artean beste zozketa bat egiten da Alkate Txikia hautatzeko, Udalbatza Txikiak kargua hartzearekin batera.

Udalbatza Txikiak, ekitaldi eta egun jakinetan, Udalbatza irudikatzen du eta bere gain hartu. Jarduera honen xedea da, Udalbatza Txikiko kideek protagonismoa izan dezatela Udalerriaren ordezkaritza lanetan, Barañaingo Festetako Haurren Egunean kasu edo Done Eztebe jaiegunean, besteak beste.

Alkate Txikiak 2000-2015 (urteka)

“ZIENTZIA DIBERTIGARRIA – CONCIENCIA PROGRAMA”

Esperientzia dibertigarri eta originalekin neska-mutikoen jakin-mina eta irudimena pizteko helburuarekin jaio zen programa hau 2010ean. Talde-garapenaren bitartez lantzen da, eta lehen hezkuntzako heziketa osatzea du xede, ikasleek ezagutu ditzaten zientzietako oinarrizko kontzeptuak.

Gogo duten eta hala eskatzen duten Barañaingo ikastetxeetan aritzen dira.

Enpresa espezializatu bat da programa honen garapenaz arduratzen dena.

“KILO OPERAZIOA”

Herriko ikastetxeetako ikasleentzat da jarduera hau. Neska-mutikoak etxez etxe ibiltzen dira, galkorrak ez diren elikagaiak bilduz. Janari horiek, ondoren, Barañaingo familia behartsuei banatuko zaizkie Done Paulo eta Andre Mari parrokien laguntzaz, haiek egiten baitute elikagaien banaketa, aurkitzen dituzten beharren araberakoa.

UDALAREN DIRU-LAGUNTZAK

Diru-laguntzen helburua da, Barañaingo ikastetxeetako – ekimen publiko zein pribatu, eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak legez aitortuta- ikasle eta gurasoen prestakuntza integralari laguntza ematen dioten egitasmo eta jardueren garapena sustatzea. Aipatu helburua gauzatzeko baliabide ekonomikoak bideratzen zaizkie Barañaingo ikastetxeei eta zentro horietako Guraso Elkarteei, indarrean dagoen udal aurrekontuak dituen mugen barne eta kontuan hartuta hainbat printzipio: publizitatea, gardentasuna, konkurrentzia, objektibotasuna, berdintasuna eta bereizkeria eza

IKASTETXEEI/A CENTROS EDUCATIVOS

2017/2018 Ikasturtea:

Convocatoria/Deialdia

Impresos para la solicitud/Eskaera egiteko inprimakiak

* Solicitud/Eskaera

* Anexo  I / I. Eranskina

* Anexo II/II. Eranskina

Resolución de las subvenciones / Diru-laguntzean abazpena

Impreso para la Justificación/Justificaziorako inprimaki: Anexo III /III. Eranskina

GURASO ELKARTEEI/A APYMAS

2016/2017 Ikasturteko:

Concesion subvenciones para Apymas curso 2016-2017

2017/2018 Ikasturteko:

Convocatoria/Deialdia

Impresos para la solicitud/Eskaera egiteko inprimakiak

* Solicitud/Eskaera

* Anexo I/I. Eranskina

* Anexo II/II. Eranskina

Resolución de las subvenciones / Diru-laguntzean abazpena:  PENDIENTE

Impresos para la justificación/Justificaziorako inprimaki:  Anexo III-a/III.-a Eranskina    Y   Anexo III-b/III.-b Eranskina