“Musika Eskolen Eguna” Barañainen

May 11, 2017

Datorren maiatzaren 13an, larunbata, “Musika Eskolen Egunaren” IV. Edizioa ospatuko da Barañainen, Nafarroako Musika Eskolen Elkarteak eta Barañaingo Luis Morondo Musika Eskolak antolatu dutelarik, Udalaren laguntzarekin. Hiriko kale, plaza eta eraikin zenbaiten barna eginen diren musika emanaldiz beteriko egitarauari goizeko 9:30ean hasiera emanen zaio, 13:30ean bukaerako ekitaldia egin arte, Udaletxe plazan partaide guztiek bat eginen dutelarik. Zu bertan egotea espero dugu.

PLANO ACTUACIONESPROGRAMA


<< atzera