Kirolak – Judo jardunaldia 2017

May 4, 2017

Beste behin ere Udalaren Kirol-Jarduera Fisikoaren Arloak jardunaldi hau antolatu du, zeinetan oraindik lehian hasi ez diren 11 urte bitarteko neska-mutikoek parte hartzen baitute. Neska-mutiko horiek Udalaren judo eskolan aritzen dira ikasturtean zehar, joan den urritik hurrengo maiatzera bitarte. Jardunaldira gonbidaturik etorriko dira beste udalerritako judo eskoletako partaideak ere. Finean, urteroko jardunaldiak lortzen du neska-mutikoek kirol eskolako ordutegian jasotzen duten hezkuntza aberastea ezohiko ordutegian eginiko jarduera osagarriaren bidez, eskoletako partaideen elkarrekiko harremanak erraztuz.

Judo Jardunaldia 2017


<< atzera