Kirolak – Informazio aurreratua: 2017/2018 ikasturterako Izen-emateak.

June 6, 2017

Barañaingo Udalaren Kirol Arloak jakinarazten dizue ekaineko aurretiko izen-emate kanpaina amaitu dela jada (gazte-helduendako eta adinduendako Udalaren kirol programako jardueretan ikasturte honetan parte hartu duzuenei zuzendua, hain zuzen).

ADI! Hurrengo izen-emateak, urtero ohi den moduan, data hauetan izanen dira:

2017ko abuztuaren 28tik irailaren 6ra, soilik erroldatuek012 telefonora deituta (ordutegia 8:00-19:00, astelehenetik ostiralera): izena ematen ahalko duzue Udalaren 2017/2018 kirol programak eskainitako ikastaro-tailerretan (kirol-eskolak, gazte-helduendako jarduerak, adinduendako jarduerak).

2017ko irailaren 18an eta 19an, interesdun orok, Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoan bertaratuta (ordutegia 8:00-14:00):  izena ematen ahalko duzue Udalaren 2017/2018 kirol programak eskainitako ikastaro-tailerretan (kirol-eskolak, gazte-helduendako jarduerak, adinduendako jarduerak).

2017/2018 ikastaro-tailerren eskaintza (urtero Barañaingo Udalak argitara ematen duen informazio-argitalpena) kalean izanen da, aurreikusi denez, abuztu hasiera-erdialdera, web orrialde honetan, eta ohi bezalaxe Barañaingo etxeetan banatuko da.


<< atzera