Helbidea: Nafarroako komunitatea kalea 2 pk 31010 Barañain (NAFARROA).

Telefonoa: 948 18 53 10.

E-Posta: cultura@baranain.com / cultura2@baranain.com

Bulego ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Beste ordutegiak: Atezaintza (Uxue Balentzia Berruete / Daniel Amillano Hdez / Javier Cormenzana), astelehenetik ostiralera, 9:00-21:30.

Arduradun politikoa: Pablo Juan Arcelus Cavallero.

Udal teknikaria: Ana Díez de Ure Eraul.

Ofizial administraria: Anjel Irureta Nemours.

Vistas_de_Baranain

ARGIBIDE OROKORRAK

Barañaingo Kultura Etxean lan egiten duen giza-taldeak Barañaingo errealitate kulturala ezagutu nahi duten pertsonengana gerturatu nahi du web orri honen bidez edota pertsonalki.

Udalaren Kultura Arloaz gain, Barañainen, hiritarrei kultura esparru ezberdinei buruzko ezagutzak eskaini nahi dizkieten eta horren alde lan egiten duten bestelako kultura erakundeak baditugu (Barañaingo kultura erakundeen zerrenda).

Barañainek egun Nafarroan dagoen eszenagune hoberenetarikoa dauka, Fundazio batek kudeatua, urteko kultura programazio anitzarekin. Bertara udalerriko ikusleak ezezik Nafarroako geografia guztikoak ere gerturatzen dira. Auditorio Barañain Auditorioaz ari gara.

Barañain Auditorioaren Webgunea: http://www.auditoriobaranain.com

ZERBITZUAK

Kultura Etxean, Erakustareto batez gain, bestelako aretoak ere badaude. Areto horietan tailerrak egiten dira, eta erabili nahi dituzten beste kolektiboendako edo pertsonendako erabilgarriak izan daitezke, horien erabilera arautzen duten ordenantzen arabera (Erakustaretoa, Erabilera Askotariko Aretoa, erabilera anitzeko aretoak, material uzteak).

KULTURA ARLOA – PROGRAMAZIOA

BIHILABETEKO KULTURA AGENDA

Ikus bihilabeteko kultura agenda Web orriaren hurrengo atalean  –>  Publicaciones Argitalpenak

ARGITALPENAK

Kultura Etxean lor ditzakezue Kultura Arloaren ondoko argitalpenok:

-                 -                  -

Alkateak        Bizilagunak          Festival Títeres 15 años – Txotxongilo Jaialdia 15 urte

BIURTEKO ARGAZKI LEHIAKETA

 

Kultura Arloak bi urtetik behin “Barañain Hiria” Argazki Lehiaketa antolatzen du, Ramon Trancheroren omenez; Barañaingo argazkilari honi (2008an zendua) esker ona erakusteko argazkigintzan egin zuen lanarengatik -guztia dohaintzan emana udalerri honi-.

ArgazkiLehiaketa-2018-Oinarriak

 SARITUAK-XXII ARGAZKI LEHIAKETA

Hurrengo leihaketa 2020ean aurreikusia dago ospatzea.

DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZA DEIALDIAK, OLENTZERO eta KABALGATA antolatzeko.

DIRU-LAGUNTZA DEIALDIAK, ELKARLANERAKO eta JARDUERA SOZIOKULTURALAK antolatzeko.

Logo-ConvocatoriasCulturaIkus deialdiak Web orriaren hurrengo atalean  –>      Tablón de Anuncios Deialdiak 

KULTURA TAILERRAK

CUL-CulturaCursosCUL-CulturaCursosCUL-CulturaCursosCUL-CulturaCursosCUL-CulturaCursosCUL-CulturaCursos

Urtero, tailer-ikasturteari ekin ohi zaio, eta hona hemen ikastaro motak:

• Lehenengo lauhilabeteko tailerrak (urriaren 1etik  urtarrilaren 31 bitarte).

• Bigarren lauhilabeteko tailerrak (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarte).

• Ikasturte osoko tailerrak (urriaren 1etik maiatzaren 31ra).

(Bigarren lauhilabetekoan egiten den tailerra lehenengoan eginikoaren jarraipena da beti).

Prozedura orokor bati jarraiki, aipatu tailerretan izena emateko bi epe bereizi ohi dira:

IRAILA: 1. lauhilabeteko eta ikasturte osorako tailerretan izena emateko epealdia (hilabete hasieratik).

URTARRILA: 2. lauhilabetekorako tailerretan izena emateko epealdia (hilabete hasieratik).

 

CUL-BaileDantzan2019-2020 dugu indarreko tailer-ikasturtea; azalduriko egutegiari jarraiki, urriaren 1a da ikasturte hasiera. Lehendabiziko lauhilabeteko tailerrek urtarrilaren 31n dute amaiera. Bigarren lauhilabeteko tailerrak otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarte luzatzen dira. Ikasturte osoko tailerrak urriaren 1ean hasten dira, eta maiatzaren 31n amaitu.

2019-2020 Ikastaroak

OHARRA: Egun, osasun krisia dela eta, ikastaro guztiak bertan behera utzi behar izan dira. Egoerak baimentzen duenean berriro jarriko dira martxan.

ELKARTASUNERAKO BARAÑAINGO AZOKA TXIKIA

Barañaingo Udalak 2004tik hona urtero egin ohi du elkartasunerako azoka txikia. Azokaren xedea dirua biltzea da, Nakupenda Afrika GKEren hainbat lankidetza-proiekturentzako. Bigarren eskuko hainbat produktu eros ditzakezue azokan: liburuak, diskak, jostailuak, e.a. Horietaz gain, zeramika- eta artisautza-lanak ere eskura ditzakezue (martxoa eta maiatza bitarte ohikoa izaten da azokarako zeramika tailerra egitea Kultura Etxean). Azoka txikia girotzeko hainbat ekitaldi izaten dira bertan: Barañaingo Luis Morondo Musika Ikastetxearen musika emanaldiak, baita Baragazteko, Kultura Etxeko eta Barañain Auditorioko Bayaderos Aula Escena taldeko ikasleen dantza erakustaldiak ere. Elkartasunerako Barañaingo azoka txikia ekainaren hasieran egin ohi da. “Afrikaren alde mugitzen gara!”

ERAKUSKETAK

Kultura Arloak askotariko erakusketak antolatu eta ikusgai jartzen ditu Kultura Etxeko Erakustaretoan eta korridoreetan, interesdun pertsona orori zuzendurikoak.

TITERE ETA TXOTXONGILO JAIALDIA

Urtero antolatzen du Udalak Nazioarteko Jaialdi hau, bakarra Nafarroan, bertara mundu osoko konpainiak etorri ohi direlarik.

2019an Barañaingo Nazioarteko Titere eta Txotxongilo Jaialdiak XXV. edizioa egin zuen eta maiatzaren 3tik 5era ospatu zen.

2020an, osasun krisia dela eta, bertan behera gelditu zen maiatzean ospatzeko ohitura, eta egoerak baimentzen badu, irailean ospatzea aurreikusten da.

LogoConcursosCultura-Jaialdia hurrengo bi lehiaketekin batera abiatu ohi da:

      1.- Barañaingo Titere Jaialdia iragartzeko Kartel Lehiaketa

2019ko Barañaingo Titere Jaialdia iragartzeko Kartel Lehiaketaren irabazlea

Lehiaketaren eta Jaialdiaren ibilbide laburra, 2014ko apirileko Vivir en Barañáin aldizkarian, 8. eta 9. orrialdeetan.

2.- Jaialdiaren lehiaketak: “Nire txotxongiloa egiten dut” eta “Txotxongiloen istorio bat”:

Maiatza -Jaialdiak bere egitaraua plazaratzen duen hilabetea- eta azaroa bitarte zabaltzen da lanak aurkezteko epea.  Lehiaketa hauetan parte hartzen duten neska-mutikoak gonbidatuak izaten dira hurrengo urteko Jaialdiko sari banaketa ekitaldi batera eta Jaialdi horretan bertan haien lanak Kultura Etxean jarri ohi dira ikusgai.  Bi lehiaketak URTERO plazaratzen dira, eta lehen eta bigarren hezkuntzako haur-gazteei dira zuzenduak protagonismo handiagoa emateko haiei, jakinda arreta gehien eskaintzen diotela Barañaingo Jaialdiari.

Aurkezten dizkizuegu baita ere, ideia bat egin dezazuen, aurkeztu diren lanen adibide bat: Txotxongiloak.

 

BARAÑAINGO FESTAK

Herriko festak ekaineko azken astean ospatu ohi dira.

LogoConcursosCultura

Festak iragartzeko kartel leihaketa bat egiten da.

2 Modalitate: Haurrak/Helduak

2019ko FESTAK IRAGARTZEKO KARTEL IRABAZLEA

 

ARAUDIA

19. ORDENANTZA – ORDENANTZA FISKALA, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTURAKO IKASTARO EDO JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA (Tamaina 7Kb)

21. ORDENANTZA – ORDENANTZA FISKALA, BARAÑAINGO UDALAREN KULTURA ARETO ETA KULTURA GUNEAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA (Tamaina 30Kb)

        22. ORDENANTZA –  UDAL ELEMENTUAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA 

ESTEKAK

Ikus ezazu Facebook – Vivir en Barañáin komunikabidearen informazio kulturala

Ikus ezazu Plazaberri komunikabidearen informazio kulturala